Kexaako gazteluaren kaleko aparkalekua
Dosierra: 2019/CO_SOBR/0021
Egoera: amaitua.
Proiektuaren aurrekontua: 239.472, 72€ (IVA incluido)
Hasiera eta amaiera data: 20/10/19 – 21/05/03
Kontratista: Campezo Obras y Servicios SA.
Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Lanaren deskribapena
Obrak Kexaako Gaztelua, Fontetxako Gaztelua eta Arluzeko Gazteluaren arteko orubean egingo dira, Ariznabarrako Adinekoen Zentroaren parean.
Hiriko HAPOaren arabera, aparkalekuaren azalerak Adinekoen Zentroaren aginduaren zati bat hartzen du, ekipamendu generikotzat kalifikatuta dagoena.
Ehun eta bat plazako aparkalekua egitea aurreikusi da; horietatik hiru mugikortasun urriko pertsonentzat izango dira, eta beste lau ibilgailu elektrikoak kargatzeko. Gainera, motorrentzako 6 plaza jarri dira. Jarduera honekin Kexaako gazteluko merkataritza-gunearen parean dagoen aparkaleku-lineari ere eragiten zaio, baterian jarriz eta plaza-kopurua 8 plaza gehituz. Kexaako Gaztelua kaletik sartzeko eta irteteko sarbideak jarri dira, 5 m-ko zabalerako ibiarekin.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.