Autobus geltokia - Geltokiko zerbitzuak

Gasteizko autobus geltokiak bi solairu ditu (beheko solairua eta lehen solairua), bai eta parking-erabilera duen sotoa ere. Beheko solairua 11.500 metro koadrokoa da. Bertan, bulegoez eta nasa eremuaz gain, erabiltzaileentzako zerbitzuak daude. Sarreran informazioa gunea eta txartelak saltzeko leihatilak, itxaron aretoa eta jarraian adieraziko diren zerbitzuak daude:

Kafetegi - Jatetxea

Beheko eta lehen solairuen artean dago kafetegi-jatetxea. Halaber, bidaiarientzako denda bat dago. Itxaron aretoan edariak eta aperitiboak saltzeko makinak daude.

Kafetegiren ordutegia:
  • Astelehenetik-ostegunera: 7:00 - 23:00
  • Ostiralak: 7:00 - 24:00
  • Larunbatak: 8:00 - 24:00
  • Igandeak eta jaiegunetan: 08:00 - 23:00

Kontsigna

Kontsignan 48 armairu daude, bidaiariek erabiltzeko prest. Kontsigna zerbitzua automatikoa da. Eskudirutan ordaindu behar da, zaindegiaren arreta gunean. Bi armairu-neurri daude: 44 ertainak (2,60 € eguneko edo zatiko) eta 4 handiak (3,40 € eguneko edo egun zatiko). Kontsigna irekita izango da geltokiaren ohiko ordutegian (06:00etatik 24:00etara, urteko 365 egunetan). Gehienez, 15 egun natural erabili daitezke: erabiltzen hasten denetik 15 egun igarotzen direlarik, geltokiko administrazioak biltegira eraman ahalko ditu kontsignetan gordetako ondasunak. Kontsignan 15 egunetik gora egon diren ondasunak eskuratzeko, kontsigna 15 egunez erabiltzeari dagokion prezioa ordaindu beharko da eta horretaz gainera, hamabosgarren egunetik aurrera, egun bakoitzeko 0,80 euro (kontsigna ertainaren kasuan) edo 1,70 euro (kontsigna handietan).

sarrera eta itxaron gela

Paketeria

Fakturazio bulegoa sarreran dago, kafetegiaren ondoan. Haren bitartez pakete eta maletak bidali edo jaso daitezke. Langileak daude zerbitzua emateko. Prezioa desberdina izango da bi faktoreren arabera: batetik nondik jaso edo nora bidali nahi den dena delako pakete edo maleta; bestetik, bere pisu eta bolumena. Dela paketerik hartzeko, dela bidaltzeko, zerbitzua erabili nahi dutenek fakturazio bulegora joan beharko dute, eta langilerik aurkezten ez bada, zerbitzua interfonoaren bitartez eskatu. Eskudirutan ordaindu behar da.

Fakturazio ordutegia:
  • Astelehenetik-ostiralera (lanegunetan): 8:00 - 20:00

Komunak

Geltokiko komunak egokituak dira, eta haurrei fardela aldatzeko mahaiez hornituta daude. Komunak itxaron aretoan daude, eta ura aurrezteko sistemaz hornituta daude.

Desfibriladorea

Eraikuntza kardio-babestuta dago desfibriladorearekin.

Segurtasuna eta zaintza

Geltokiak zaintza zerbitzua dauka eguneko 24 orduetan; horrez gain, lapurretak ekiditeko kamera eta alarmaz hornituta dago. Geltokiko langileek lehen sorospenen lorreko prestakuntza jaso dute,. Horrez gain, bada desfibriladore bat, bihotzeko arazo larriei aurre egiteko.

Geltoki izendatua

Gasteizko autobus geltokia "geltoki izendatua" da, Autobus- eta autokar-bidaiarien eskubideei buruzko 181/2011 (UE) Europako Erregelamenduarekin bat etorriz. Horrek esan nahi du laguntza espezializatua eta doakoa ematen zaiela ezintasunen bat edo mugikortasun murriztua duten pertsonei. Geltokiko informazio gune nagusia da laguntza eskatu duten pertsonei harrera egiteko lekua. Geltokian bada urritasunak dituztenei laguntzeko egokitzapenik, esaterako ikusmen urrikoentzat (oinez hauteman daitekeen bidexkak) eta entzumen arazodun pertsonentzat (begizta magnetikoa). Kortesiazko gurpildun aulkiak daude, behar dutenei eskaintzeko.

Urritasunik edo mugikortasun mugatua duten pertsonei eskainitako arretari buruzko informazio gehiago.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Estación de Autobuses - Servicios de la Estación

  • Buenas he estado 2 o 3 veces en la cafetería de la estación la cual me parece amplia,comoda y tiene las cosas básicas para tomar algo entre un viaje.La queja viene dada a que no se preocupan de limpiar las mesas y vaciarlas después de que el cliente se halla marchado,dejan todo ahi encima y los propios clientes son los que tienen que apartar las cosas ya vacías y sucias,,me parece mucha dejadez,,,y no por culpa de un empleado que no paraba de atender en barra,,,sino que faltaba ayuda para limpiar las mesas,,,,,como en todos los sitios cobrar ya cobran,,,pero la limpieza brilla por su ausencia y en esta ciudad están muy mal acontumbrados a que el cliente haga tareas que no le correspoden,,,gracias.

    Javi Triste 2016/02/29 15:14:23 Erantzuna eman zaio

  • Agradecemos que haya incluido su opinión en el Buzón ciudadano. No obstante le informamos que el ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz no explota la cafetería de la estación, de cuya gestión se ocupa una empresa privada.

    En los establecimientos públicos de hostelería deben poner a disposición de sus clientes las hojas de reclamaciones reguladas en el DECRETO 142/2014, de 1 de julio, del Gobierno Vasco "de hojas de reclamaciones de Consumo y del procedimiento de atención de quejas, reclamaciones y denuncias de las personas consumidoras y usuarias".Siendo en dicho establecimiento donde usted deberá manifestar sus quejas sobre el servicio prestado.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/03/03 14:52:03

  • En la respuesta del Ayuntamiento, pone Gobierno Vasco con "V". Da un poco de vergüenza. Por favor, cambiadlo.

    aaa Normal 2016/03/03 21:39:46 Erantzuna eman zaio

  • Gracias por su colaboración.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/03/04 08:11:41

  • Como usuaria que pasa a diario por la estación de autobuses de Vitoria-Gasteiz, me gustaría comentar que considero que está bastante bien equipada, es amplia, y está equipada con tienda, máquinas, cafetería, múltiples asientos, información, etc... Sin embargo, en cuanto a la limpieza de los baños, considero que se queda bastante justa... las perchas de los baños están rotas en su mayoría, suele faltar papel, un sólo secador de manos y un dispensador de jabón... y la sensación al entrar a los mismos... no resulta muy agradable en cuanto a la limpieza.

    Me gustaría dejar constancia de esta opinión por si se pudiese mejorar de cara a un futuro...

    Muchas gracias.

    Para un funcionamiento más eficaz del buzón ciudadano, este comentario se ha trasladado a Hacienda - Otros hacienda.

    Artemisa Normal 2018/08/18 09:48:42 Erantzuna eman zaio