Gasteizko autobus geltokia Euskaltzaindia plazan dago, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Donostia eta Rafael Alberti kaleen artean.
OHARRA: Gasteizko autobus geltokiak autobusak bertara zein ordutan iristen diren eta bertatik zein ordutan irteten diren jakinarazten du. Beste geltoki batzuetatik Gasteizerantz ateratzen diren autobusen ordutegiak jatorrian kontsultatu beharko dira, edo zerbitzua ematen duten konpainietan; txartelen prezioari buruzko informazioa ere konpainiek berek emango dute.
Euskal Herria bulebarrean tranbiaren Ibaiondo linearen eta Tuvisaren Periferikoa linearen geltokiak daude (Tuvisaren BEI linea). Sarrera nagusian aurrean (Rafael Alberti kalean) aldi labur batez aparkatzeko lekuak daude, bidaiariak utzi eta hartzeko (kiss and ride). Taxi geltokia ere bada bertan. Gainera, oinez bost minutura tranbiaren geltoki Intermodala dago (Abetxuku linea), bai eta Tuvisaren 1. (Zirkularra), 4. (Lakua-Mariturri) eta 8. (Unibertsitatea) lineena ere.
Beste garraiobide batzuekin lotureei buruzko informazio gehiago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.