Autobus geltokia - Parkinga

Deskribapena eta kokapena

Lurpeko parkinga da; 302 ibilgailuentzako plazak ditu, horietako 10 mugikortasun murriztuko pertsonentzat; 15 ibilgailurentzako aurreinstalazio elektrikoa ere jarri da, horietako 2, mugikortasun murriztukoentzat. Motorrentzako 13 leku ditu eta motor batentzako aurreinstalazio elektrikoa ere.

Parkingeko hainbat leku abonatu edo jabeentzat dira, eta "Erreserbatua" ("Reservado") errotuluaz bereizten dira. Kanpoaldean bizikletak aparkatzeko 105 leku jarri dira, aldi labur batez aparkatzeko lekua 6 ibilgailurentzat, eta 3 taxi geltoki, 18 ibilgailurentzako lekuarekin; gainera, mugikortasun murriztuko pertsonentzako 3 aparkaleku daude.

Argibideak eta harremanetarako informazioa

Argibideetarako gunean, geltokiko beheko solairuan, edo 945 16 16 66 telefonoaren bidez.

Parkinga

Tarifak

Gasteizko autobus-geltokiko lurrazpiko parkinga erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen arabera (8.16 Ordenantza fiskala), honako hauek dira tarifak (Argitalpena: ALHAO, 148 zk. 2019/12/27):

Abonamenduak

  • Hilekoa: 40,07 €
  • Hileko egunekoa: astelehenetik larunbatera, 07:00etatik 20:30era: 30,05 €

Oharra: hurbiltasun-txartelaren kostua horren barruan sartzen da.

Tarifa arrunta

  • Lehen minutua: 0,505 €
  • 2. minututik 30.era: 0,020 €
  • 31. minututik 60.era: 0,030 €
  • 61. minututik 120.era: 0,025 €
  • 121. minututik 600.era: 0,025 €
  • Egunean gehienez: 15,655 €

22:00etatik 07:59ra bitartean, 0,00 euro. 08:00etatik 21:59ra, goiko aldean dauden tarifak.

Tarifen zenbatekoei Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie, indarrean dagoen legediaren arabera.

Bidaiariei geltokira laguntzea errazte aldera, tarifaren % 100eko hobaria aplikatuko da aparkaldia 15 minutukoa edo hortik beherakoa bada.

Ordaindu beharrekoa kalkulatzeko, minutu-kopurua eta minutu bakoitzeko zenbatekoa biderkatzearen emaitza gehituko zaio zati finkoari. Sortzen den zenbatekoa bost zentimoren multiplo txikiagora biribilduko da.

Ibilgailuentzako deskontu-bonuak

60 minuturako bonoa (deskonturik gabeko tarifaren % 50): 1,00 euro.

Erabiltzeko arauak

  • Eskudirutan edo kreditu-txartelaz ordaindu dezakezu, parkingaren kutxazain automatikoetan.
  • Ordaindu ondoren, 15 minutuko epea duzu ibilgailua ateratzeko.
  • Txartela galdu egin baduzu, jo ezazu informazio agente baten bila txartel berri bat eskatzeko. Orduña, rehábil txartel berri hori tarifa ordaintzeko kutxazainetan.
  • Errespeta itzazu mugikortasun murriztuko pertsonentzat gordetako plazak.
  • "Erreserbatua" ("Reservado") errotulua duten plazak soilik pertsona abonatu eta jabeek erabiltzekoak dira, ez beste inork.
  • Istripu edo ezbeharrik gertatuz gero, autobus geltokiko erabiltzaileei arreta egiteko langileei jakinarazi behako zaie, kutxazain automatikoetako interfonoen bitartez.
  • Gasteizko Udalak parkingeko autoak erretiratzeko ahalmena izango du, baldin eta delako ibilgailua 6 hilabetetik gora, etengabe eta leku berean aparkatuta badago, hau da, itxura guztien arabera abandonatuta dagoela pentsa daitekeenean, dela egoeragatik, dela leku batetik bestera berez mugitzea ezinezko egiten duten kalteak dituelako, dela matrikula-xaflarik ez duelako, dela jabeak hura erabiltzeko batere interesik ez duela pentsarazi dezakeen beste edozein kanpo-zantzu duelako.
  • Edozein pertsona fisiko edo juridikoren aurrean, Gasteizko Udalak ibilgailua atxikitzeko eskubidea izango du, aparkatuta egon den denboraren prezioaren ordainketaren berme gisa.
  • Behar izanez gero, erreklamazio orriak eska ditzakezu geltokiko beheko solairuko argibideetarako gunean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.