Autobus geltokia - Lotura beste garraiobide batzuekin

Gasteizko autobus geltokia Euskaltzaindia plazan dago, eta loturak ditu hurbil tranbiarekin eta Tuvisako hiri autobusekin. Horrez gain, eraikinak parkingak dauzka; bata lur azpian, eta beste bat Rafael Alberti kalean, 70 plaza dituena (4 zamalanetarako), eta 5 mugikortasun murriztua dutenentzat erreserbatuta. Sarrera nagusiaren aurrean Bizikletak aparkatzeko lekuak daude, bai eta aldi labur batez aparkatzeko 6 leku, bidaiariak utzi eta hartzeko (kiss and ride).

Tranbia

Hiri autobusak (Tuvisa)

Gertu (Honduras kalean eta Latinoamerika biribilgunean, minutu gutxi batzuk oinez), badira baita L1-Zirkularra eta L8-Unibertsitatea lineetako geltokiak.

Taxiak

  • Rafael Alberti kalean bada geltoki bat, 18 plazaduna.

Planoa

Aireporturako loturak

Aireportua hiriarekin lotzen du, Autobuses La Unión zerbitzuaren bidez. Aireporturako autobus zerbitzuari buruzko informazio gehiago.(Beste leiho batean irekiko da)

Errepide bidezko loturak

Geltokia oso gertu dago Forondako atetik, hiriak iparraldetik duen sarrera-irteera nagusienetik : N-622 (Altubeko autobia), AP-68 (Bilbo-Logroño-Zaragoza), A1 (Madril-Burgos-Donostia-Iruñea).

Tren bidezko loturak

Gasteizko tren geltokia Eduardo Dato kalearen amaieran dago, autobus geltokitik lau kilometro eskasera hegoalderantz Garraio publikoak bi aukera ematen ditu hara joateko: tranbiaren bi lineetatik edozeinetan, Angulema noranzkoan, eta Legebiltzarreko geltokiraino jaitsita; eta Tuvisaren 4. linean, Bake kaleko geltokian jaitsita. Kasu batean zein bestean, azken zatia oinez egin beharko da.

Gasteizko tren geltokiari buruzko informazioa(Beste leiho batean irekiko da).

GEO Vitoria-Gasteiz

GEO Vitoria-Gasteiz bi punturen arteko distantzia kalkulatzen duen tresna da. Horrez gain, udalerrian dauden interesguneei buruzko informazioa lortzeko aukera ematen du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.