Gasteizko Larrialdietako Udal Plana (LUP-VG) Gasteizko udalerrian gerta daitezkeen larrialdi-egoerei, arrisku larriei, hondamendiei edo zorigaitz publikoei erantzuteko antolaketa- eta koordinazio - tresna da. Garrantzi berezia ematen die prebentzioari eta autobabesari, hau da, arriskuak gertatu aurretik saihesteari eta zerbait gertatuz gero nola babestu jakiteari.
Gainera, LUP-VG da udalerriko gainerako larrialdi-planak integratzen dituen Gida Plana: arriskuei aurre egiteko derrigorrezko planak eta, hautazkoak izan arren, jazoera garrantzitsuak eragin ditzaketen bestelakoak kontuan hartzen dituztenak.
2025eko LUP-VG osoa (pdf)
2025eko LUP-VGk 2021ean egindako udalerriko babes zibileko plan orokorreko (2021eko LUPVG) edukiak eguneratzen ditu. Plan horren berrikuspena 2025eko apirilaren 16an onartu zuen Gasteizko Udaleko tokiko Gobernu Batzordeak eta 2025eko maiatzaren 16ko Osoko Bilkuran atxiki zen.
Halaber, Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak homologatu zuen 2025eko uztailaren 23an.
Babes zibila administrazioaren hainbat mailatan artikulatuko da: Europar Batasuna, Espainiako Gobernua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Arabako Lurralde Historikoa eta Gasteizko Udala.
Hala, Babes Zibilaren arloko tokiko, erkidegoko eta estatuko legediaren arabera berrikusi da LUPVG.
LUP-VGren helburua da Gasteizko udalerriaren lurralde-eremuaren barruan gertatzen den halako edozein egoeraren aurrean erantzun azkar eta eraginkorra emateko beharrezko jarduketak planifikatzea.
Hori lortzeko, planak honako hauek ditu ardatz:
Lurralde mailan, Larrialdietako Udal Plan hau Gasteizko udalerri osoan aplikatuko da. Udalerri mugakideetan larrialdi-egoerak gertatzen badira eta Plan honen menpeko bitartekoak eta baliabideak aktibatzeko eskatzen badute, SOS DEIEN bitartez aktibatuko dira.
Irizpide orokorra hau izango da: larrialdiak LUP-VGn aurreikusitako baliabideak gainditzen baditu,
Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Plana edo Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) aktibatuko da.
LUP-VG dokumentu bizia, berrikusgarria eta eguneratua da, eta funtsezko tresna da herritarrak babesteko.
Plan honen eduki prebentiboa herritar guztientzakozein, beharrezkoa bada, kolektibo jakin batzuentzako kanpaina informatiboen eta prestakuntza-kanpainen bitartezgauzatuko da, herritarrak eragin diezaieketen arriskuen gainean kontzientziatzeko eta autobabeserako eta babeserako neurriak ezagutarazteko. Udaleko langile guztien etengabeko prestakuntza ere sustatu nahi da, Plan hau aktibatuz gero parte-hartze aktiboa izango baitute.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.