SmartEnCity - Koroatze plana - Proiektuaren onurak

Koroatze plana

Proiektuari esker, auzoa auzokideentzat bizigarriagoa izango da; birgaitutako eraikinak erosoagoak izango dira; eta energia-faktura murriztuko dute. Etxebizitzak beroagoak izango dira neguan eta freskoagoak udan, kondentsazioagatiko hezetasuna eta nahigabeko aire-sarrerak saihestuko dira, eta isolamendu akustikoa ere hobetuko da.

Proiektuari esker, auzoari garbitutxoa emango zaio; auzoko espazio publikoaren kalitatea hobetu egingo da: zoladurak, altzariak, lorategiak..., eta aukera egongo da kale edo plazaren bat goitik behera berritzeko ere. Ondorioz, erakargarriagoa izango da saltokiak irekitzeko. Espazio publikoa hobetzeko jarduketa hori egiteko, 2016ko udan gauzatu zen parte hartzeko prozesuaren bidez auzotarrekin hitzartutako planteamenduak hartuko dira oinarri.

Dirulaguntza garrantzitsuak

Vitoria-Gasteizek Europar Batasunaren proiektu horretan parte hartzeari esker, Koroatzeko auzokideek dirulaguntza garrantzitsuak jasoko dituzte eta euren etxebizitzak hobetzeko diruaren erdia ere aurreratuko dute.

Koroatzeko auzotarrek, beren partaidetzaren, ahaleginaren eta lanaren bidez, Vitoria-Gasteiz hiri iraunkorragoa egiten lagunduko dute.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: