SmartEnCity - Koroatze plana - Espazio publikoa birgaitzea

Koroatze plana

Proiektuak bi milioi euro bideratuko ditu proiektuan zehaztutako jardun-eremuko (Koroatzea, Domingo Beltran, Badaia eta Arriagako Atea kaleek mugatutako) espazio publikoa eraberritzera, Mugikortasun Iraunkorreko eta Espazio Publikoko Planaren esparruan.

Berariaz deitutako parte hartzeko prozesua ren bidez, lehenespen eta proposamenak eman dituzte herritarrek, eta horiek aintzat hartuta gauzatuko dira espazio publikoa eraberritzeko lanak.

Alabaina, espazio publikoa eraberritzeko lanak baino lehen, auzoko berokuntza-sistema zentraleko ur beroaren banaketa-sarea sortzeko obrak egingo dira. Gas naturalaren sarea sortzeko egiten diren lanen oso antzekoak izango dira.

Lanok 2020an jarriko dira abian, eta hainbat jarduketaren bidez burutuko dira, urte horretan bertan eta hurrengoan.

Eraberritze-proiektuak

Aldabe kalea

Kalearen erdi-oinezkotasuna sendotzeko eta erakargarriagoa bihurtzeko helburuarekin, jarduketa hauek proiektatu dira:

  • Espaloiaren eta galtzadaren arteko espazioa birbanatzea, espaloiaren mesedetan, aldemenetako bi aparkalekuak kenduz.
  • Egoteko hainbat eremu (7) sortzea kalean zehar, eta bankuak/aulkiak + jardinera jartzea.
  • Kaleko zirkulazioa murriztea, eta Jesusen Zerbitzarien kaletik ibilgailuz sartzeko aukera kentzea.
  • Espaloiak eta galtzada sestra berean egitea.
  • Zirkulazio-abiadura murriztea: 20ko gunea (20 km/h).
  • Kalean zehar zamalanetarako eremuak sortzea.

Zoladurak:

  • Galtzada-harrizko zoladura zeramikoa eta granito grisezko zintarriak (Kutxa kalekoen antzekoak) aurreikusi dira espaloirako eta asfalto urtu leundua galtzadarako.

Sareak eta zerbitzuak:

  • Drainatze-sarea, ureztatze automatikoa eta argiteria goitik behera eraberritzea proiektatu da. Beste sare batzuetan ere egingo dira esku-hartzeak, mantentzeko, handitzeko edo eraberritzeko premia badute.

Altzariak:

  • Kalean zehar, egoteko hainbat eremu proiektatu dira; guztietan, jardinera, aulki bi eta Vitoria-Gasteiz modeloko bankua ipiniko dira. Egoteko gune bakoitzak argi-puntu (kale-argi) bat izango du espaloian.

Aurrekontu zenbatetsia: 560.000 €

Proiektua: Planoa (pdf)

Lanen simulazioa

Aldabe kalearen simulazioa

Aldabe plaza

Plazaren erdi-oinezkotasuna sendotu eta egonleku eta topaleku gisa duen balioa areagotu nahian, jarduketa hauek proiektatu dira:

  • Espaloiaren eta galtzadaren arteko espazioa birbanatzea, espaloiaren mesedetan, Jesusen Mirabeak eta Aldabe kaleak lotzen dituen zirkulazio-erreia kenduz eta plazatxoa zeharkatzen duen galtzadaren ibilbidea aldatuz, Badaia kalearen galtzadaren ardatzarekin bat etor dadin.
  • Espaloiak eta galtzadak sestra berean egitea.
  • Zirkulazio-abiadura murriztea: 20ko gunea (20 km/h).
  • Egoteko eta aisiarako eremu zabala sortzea.

Zoladurak:

  • Espaloietarako, luzera aldakorreko granito gris angeluzuzenezko zoladura (Prado kalean erabilitakoaren antzekoa) aurreikusi da; galtzadarako aglomeratu asfaltikoa eta jolasguneetarako hainbat koloretako kautxu jarraitua.

Sareak eta zerbitzuak:

  • Drainatze-sarea, ureztatze automatikoa eta argiteria goitik behera eraberritzea proiektatu da. Beste sare batzuetan ere egingo dira esku-hartzeak, mantentzeko, handitzeko edo eraberritzeko premia badute.

Lorategia eta arboladia:

  • Proiektatu da egungo parterreei eustea eta horietan, orain dauden arbolez gain, landare aromatikoen hainbat espezie jartzea. Parterreok lerrokadura eta kota berrietara egokitzearren, perimetroa zintarriztatu egingo zaie, Corten altzairuzko egituren bidez (altxaeretan).

Altzariak:

  • Vitoria-Gasteiz modeloko banku apaingarriak jartzeko asmoa dago (Andre Maria Zuriaren plazan antzera), zeharka, iparraldeko espaloiaren luzera osoan.
  • Jolasteko eta egoteko eremuak hainbat adinetarako jolas-egiturak izango ditu, bai eta parterreari atxikitako banku jarraitua eta Vitoria-Gasteiz modeloko iturria ere.

Aurrekontu zenbatetsia: 650.000 €

Proiektua: Planoa (pdf)

Lanen simulazioa

Aldabe plazaren simulazioa

Ziudadela plaza

Plazaren erdi-oinezkotasuna sendotzeko eta oinezkoen igarotzea hobetzeko helburuarekin, jarduketa hauek proiektatu dira:

  • Espaloiaren eta galtzadaren arteko espazioa birbanatzea, errei bat kenduz eta eremu hori espaloiak handitzeko erabiliz.
  • Egungo parterreak kentzea, bertako arbolak plazako beste leku batera birlandatu ondoren.
  • Espaloiak eta galtzada sestra berean egitea.

Zoladurak:

  • Espaloietarako, luzera aldakorreko granito gris angeluzuzenezko zoladura (Prado kalean erabilitakoaren antzekoa) aurreikusi da; galtzadarako, berriz, aglomeratu asfaltikoa Koroatzearen kalean eta asfalto urtu leundua Aldabe kalean.

Sareak eta zerbitzuak:

  • Drainatze-sarea eta argiteria goitik behera eraberritzea proiektatu da. Beste sare batzuetan ere egingo dira esku-hartzeak, mantentzeko, handitzeko edo eraberritzeko premia badute.

Lorategia eta arboladia:

  • Egun dauden arbolak obraren inguruko espaloietako zuhaitz-txorko berrietan birlandatzea proiektatu da.

Altzariak:

  • Vitoria-Gasteiz modeloko bi banku apaingarri oso luze jartzeko asmoa dago (Andre Maria Zuriaren plazakoen antzekoak). Banku horien aldamenean, argi-puntu bat ipiniko da, jarduketa-eremu osoa argiztatzeko.

Aurrekontu zenbatetsia: 450.000 €

Proiektua: Planoa (pdf)

Lanen simulazioa

Ziudadela plazaren simulazioa

Argiztapena hobetzea eta hobeto kudeatzea Koroatzeko zenbait kaletan

Sodio lurrineko presio altuko farola zaharrak ordeztu egingo dira, haien ordez LED teknologiako argiak instalatuko dira eta telekudeaketa jarriko zaie aginte-kutxan. Horrela, honako helburuak lortuko dira:

  1. Mantenimentu kostua murriztuko da, argi berriek bizitza luzeagoa baitute (50.000-100.000 orduko bermena, 10 urtera arte).
  2. Eraginkortasun gehiago lm/W-etan.
  3. Itsutzeak eragozten dira eta argi-kutsadura jaisten da. FHS 0%.
  4. Argiztatze-maila igoko da eta lanparen potentzia jaitsiko da.
  5. Informazio zuzena jasoko da kontsumoei, neurri elektrikoei (tentsioak, intentsitateak, korronte diferentziala, potentzia faktorea, potentziak, tenperaturak) eta alarmei dagokienez, eta berehala eman ahal izango zaie erantzuna matxurei eta itzalaldiei.
  6. Lan-zikloak, pizteak, itzaltzeak, abisuak, neurketak eta abar programatu ahal izango dira.

Aurrekontua: 300.000 €

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: SmartEnCity - Plan de Coronación - Rehabilitación del espacio público

  • 1.-¿Por qué cuando se habla de "espacio público" se refieren sólo a los peatones? ¿No sería "espacio público" el que acoge a peatones y vehículos, incluyendo motos y bicis?

    2.-¿ Peatonalizar la C/ Aldabe para darle vida y favorecer el comercio etc? Personalmente opino que es una calle de paso y que si los coches no tienen que pasar por ella como vía de acceso a otras calles, se quedará casi exclusivamente para los vecinos y se perderá la oportunidad de que alguien que pasa en el coche se fije en un local disponible o en un bar o... Alguien que tiene comercio en la C/ Cruz Blanca comentaba esa incidencia negativa en su negocio: conductores que antes miraban mientras pasaban o esperaban en el semáforo ahora ya no lo hacen. Además, tenemos 3 garajes a lo largo de la calle en los que el acceso se vería muy reducido y exigiría el paso de vehículos por la calle con asiduidad. Es posible que sí sea positivo ensanchar las aceras dejando aparcamientos sólo a un lado, siempre y cuando de verdad se den alternativas para aparcar, cuestión bien difícil ya actualmente.

    3.- Cambiar la entrada a Badaya poniendo ahora la Plaza que quitaron hace unos años ¡! Me reitero en la opinión de falta de planificación a largo plazo y la consiguiente inversión de un dinero que se podría invertir en, por ejemplo, más ayudas para la accesibilidad a los portales que no tienen ascensor y que no lo pueden poner porque hay que hacer una obra estructural importante que exige una inversión muy elevada (unos 20.000?/vecino)

    4.- Modificar jardines para mayor comodidad en los pasos de peatones o por estética... (Pza Ciudadela o Kutxa). Repito lo anterior ¿de verdad es lo más urgente?

    5.- Sí animaría a poner más mobiliario urbano para recogida de excrementos de perro (creo que tenemos las calles con más "minas" a sortear de todo Vitoria), "pipí-kan", carteles recordatorios con sanciones incluidas para quien no recogen los que sus perros dejan...

    Keyko Normal 2016/07/13 13:00:32 Erantzuna eman zaio

  • 1.- El espacio público contempla también la circulación y tránsito de vehículos. Sin embargo el plan de movilidad plantea una estrategia para realizar un uso más racional de automóvil y para liberar espacio público para otros usos: estancia, encuentro, relación, juego, etc.

    2.- La calle Aldebe puede convertirse en un importante eje peatonal que una los barrios del norte de la ciudad con el centro. Esta posibilidad junto con la mejora del paisaje urbano puede redundar en la mejora de las oportunidades para la actividad comercial.

    3.- El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz trabaja en la dos líneas citadas: mantenimiento y mejora del espacio público, ayudas para la mejora de la accesibilidad en comunidades de vecinos.

    4.- La reforma de los pasos de peatones no obedece a razones estéticas sino de seguridad vial y accesibilidad. La reforma de los jardines contribuirá a la mejora del espacio público.

    5.- Se tendrá en cuenta su sugerencia para realizar compañas en relación con la recogida de los excrementos de las mascotas.

    Gracias por utilizar el Buzón Ciudadano.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/09/13 13:01:16