Koroatze planari buruzko ohiko galderak (SmartEnCity proiektua)

1.  Zertan datza Koroatze auzorako proiektua?
Proiektuak bi zati ditu: eraikinaren isolamendua eta auzoko berokuntza-sistemara lotzea.

Europaren diru-laguntzak jasotzeko, ezinbestekoa da jabekideen erkidegoko etxebizitza guztiak auzoko berokuntza-sistemara lotzea eta eraikina isolatzea.
2.  Zer laguntza ematen ditu Europak? ¿Ba al dago laguntza gehiagorik?
Europaren proiektuak eraikina isolatzeko eta auzoko berokuntza-sistemara lotzeko kostuaren % 54 ordaintzen du.

21 Zabalgunea erakundeak emandako laguntzek europar laguntzak osatzen dituzte, % 80ra iritsi arte.
3.  Zer da eraikinak isolatzea?
Azken batean, eraikinari berokia jartzea da. Fatxada eta estaldura isolatzaile termiko batekin inguratuko dira eta, aukeran, leiho bikoitza ezarri ahal izango da. Horrela, beroa galtzea saihestu, etxebizitzako intsonorizazioa hobetu eta egoiliarren erosotasuna areagotuko da. Aire-korronteak, hezetasunaren ondoriozko kondentsazioak, bero-galerak eta udan gehiegizko berotasuna saihestuko dira. Berokuntzan eta ur berotan diru gutxiago gastatuta, etxebizitzan giro eta osasungarritasun-baldintza hobeak lortuko dira.
4.  Zertan datza auzoko berokuntza-sistema?
Galdara zentral bat ezarriko da Aldabe gizarte-etxeko aparkalekuaren azpian, eta bertatik auzo osora ur beroa banatzeko hoditeria.

Bero-trukagailuak erabiliz, hodi horietan doan ur beroak etxebizitzetako ura berotuko du, etxeko ur berotarako nahiz berokuntzarako erabiltzeko.
5.  Nahitaezkoa izango da proiektuan parte hartzea?
Ez, auzoko etxebizitzen birgaitze energetikorako eta espazio publikoak berritzeko proiektua da eta jarduera-eremuan dauden eraikinetako jabekideen erkidegoek askatasun osoz erabaki beharko dute, banan-banan, euren eraikina auzoko berokuntza-sistema zentralera lotuko den eta etxebizitza isolatzeko lanak egingo dituzten.
6.  Badu nire erkidegoak eraikuntzaren birgaitze energetikoa burutzeko aukerarik, eskaintzen diren laguntza ekonomiko eta teknikoez baliatuta, baina ni auzoko berokuntza-sistema zentralera lotu gabe?
Ez. Europaren diru-laguntzak jasotzeko ezinbestekoa izango da auzoko berokuntza-sistemara lotzea, energia-iturri berriztagarriak erabiliko direla ziurtatzeko.

Horregatik, jabekideen erkidegoak auzoko berokuntza-sistemara konektatzen bada soilik eskuratuko ditu proiektuaren europar laguntzak.

Europar proiektuaz gain, jabeek 21 Zabalgunearen laguntzak ere jaso ahal izango dituzte.
7.  Nire erkidegoak badu auzoko berokuntza-sistema zentralera lotzeko aukera, baina birgaitze energetikorako lanak egin gabe?
Bai, eta horri esker, sistema eraginkor horrek dakarren aurrezpena eskuratuko duzu energia-fakturan. Jakina, eraikina birgaitzeko lanak egiten ez baditu, ez du europar proiektuari lotutako diru-laguntzarik jasoko.

21 Zabalgunearen laguntzak bai jaso ahal izango dituela.
8.  Zein dira proiektua aurrera eraman ahal izateko gutxieneko baldintzak: auzokideen erkidegoen kopurua edo guztizkoaren ehunekoa?
Beharrezkoa da 750 etxebizitzek bat egitea proiektuarekin. Europako proiektuari atxikitzeko aukera aprobetxatzen duen auzokideen erkidegoak eskuratuko ditu haren diru-laguntzak.
9.  Zer proiektu daude aurreikusita Koroatze auzoko espazio publikoa birgaitzeko?
Partaidetza-prozesu bat burutu da auzokideen artean, proiektuan zehaztutako jarduera-esparruko (Koroatze, Domingo Beltran, Badaia eta Arriagako Atea kaleek zedarritutako) espazio publikoa nolakoa izatea nahi duten erabakitzeko, betiere proiektuaren aurrekontu-mugak aintzat hartuta eta Mugikortasun Iraunkorreko eta Espazio Publikoko Planaren esparruan. Bi milioi euro daude eremu horretako espazio publikoa birgaitzeko.

Udalaren webgunean ikus daiteke partaidetza-prozesu horren emaitza.
10.  Nire erkidegoak badu eraikina birgaitzeko aukerarik, baina auzoko berokuntza-sistemara lotu gabe?
Europaren proiektuaren arabera, bi alderdiak burutu behar dira birgaitze energetikorako diru-laguntzak jasotzeko: etxebizitzak auzoko berokuntza-sistemara lotzea eta eraikina isolatzea.

Beraz, eraikina birgaitzeko lanak soilik egiteko aukera dago, baina horrela eginez gero, ez dira jasoko europar proiektuaren laguntza ekonomiko eta teknikoak.

21 Zabalgunearen laguntzak bai jaso ahal izango dituela.
11.  Nire auzokideen erkidegoa auzoko berokuntza-sistemara lotzeko aukerarik dago, baina eraikina isolatzeko lanak egin gabe?
Bai, eta horri esker, sistema eraginkor horrek dakarren aurrezpena eskuratuko du energia-fakturan. Jakina, eraikina isolatzeko lanak egiten ez baditu, ez du proiektuari lotutako laguntza ekonomikorik jasoko.

21 Zabalgunearen laguntzak bai jaso ahal izango dituela.
12.  Zergatik da ona eraikinaren birgaitze energetikoa nire etxebizitzarako eta nire auzokideen erkidegorako?
Eraikinaren birgaitze energetikoari esker, eraikinean fatxada berria izango duzue eta erosotasuna eta osasungarritasun-baldintza hobeak lortuko dituzue. Ondorioz, etxebizitzen balioa handitu eta energia-faktura murriztu egingo dituzue.

Hobekuntza horiek Europako proiektuaren esparruan burutuz gero, berriz, auzokideek ohi baino diru-laguntza handiagoak jasoko dituzue.
13.  Zer abantaila dakartza auzoko berokuntza zentralak?
Auzoko berokuntza zentralari esker, berokuntza sortzeko sistema eraginkorrak batera erabiltzeko aukera dago, berokuntzan eta ur berotan gastua murrizteko.

Berokuntza modalitate horrek, gainera, erregai fosilekiko menpekotasuna eta berotegi efektuko gasen isuriak murriztea ere badakar. Orobat, auzoko berokuntza zentralari esker, eraikinetako fatxadetan dauden tximiniak kendu eta eraikinetan gasa egotea saihestuko da.

Parekotasun bat egiteagatik, banan-banan auto partikularrak erabili beharrean, autobus bakarra erabiliz gasolinatan eta isuritan aurreztearen parekoa da.
14.  Zenbateko kostua eragingo diote etxebizitza-jabe bakoitzari berokuntza-sarera lotzeko lanek (erkidego osoan eta etxebizitza bakoitzean egin beharrekoak) eta estalkia eta fatxada isolatzeko lanek?
Eraikinaren araberakoa izango da: eraikinaren fatxadaren, altueraren, egoeraren eta tamainaren arabera, leihoen tamainaren eta kopuruaren arabera, etxebizitzen azaleraren arabera...

Erreferentzia gisa, etxebizitza bakoitzeko 21.000 euro izango dira, baina zenbateko horren % 54 ** (11.400 €) europar proiektuak ordainduko du. Ondorioz, auzokide bakoitzak gainerako % 46a (9.600 € inguru) ordainduko du.

Diru-laguntza zuzena da, jabearen diru-sarrerak edozein izanda ere. Kalkulu horretan sartzen dira auzoko berokuntza-sistemara lotzea, fatxada eta estaldura SATE sistema baten bidez isolatzea, kolorezko mortero akrilikoko akaberarekin, bai eta beira bikoitzeko leihoak jartzea ere. Eta, gainera, zuzendaritza fakultatiboaren ordainsariak, obra-lizentziaren gastuak (EIOZ, tasak eta abar) eta kudeaketa-gastuak.

Dena dela, gutxi gorabeherako zenbatekoak dira. Kopuru zehatzak proiektu xehakatua gauzatu ondoren jakingo dira. Jabekideen erkidegoak fatxadarako beste akabera eta sistema batzuk aukera ditzake, baina gainkostua bere gain hartu beharko du.

**21 Zabalgunea erakundeak emandako laguntzek europar laguntzak osatu ahal izango dituzte, % 80ra iritsi arte.
15.  Nire eraikinaren birgaitzea nolakoa izango den aukeratu ahal dut?
Bai, baina Europako proiektuaren kargurako diru-laguntza jasotzeko gutxieneko energia-eraginkortasuneko baldintzak betetzen badira.
16.  Birgaitzeko europar diru-laguntza jasotzeko, nire berokuntza nahitaez sistema zentralera lotu behar dut? Zergatik ezin dut jarraitu gaur egungo berokuntzarekin?
Bai. Energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea da europar proiektuaren helburua. Horretarako, auzo-mailako sistema zentralizatu eraginkorrak erabili behar dira.

Jabekideen edozein erkidegok edota edozein lokalek du auzoko berokuntza-sarera lotzeko aukera, birgaitzeko lanik egin ez arren.
17.  Badut etxebizitza birgaitzeko aukerarik, lana erkidego osoan egin ez arren?
Ez. Birgaitze energetikoa benetan eraginkorra izateko, eraikin osoan egin behar da. Eraikin osoa estali behar da: estalkia eta fatxadak. Esku-hartze hori elementu erkideetan egin behar da, atari bat izan edo eraikin osoa (atari batzuk) izan.

Gauza bera gertatzen da auzoko berokuntza-sistemara lotzeko aukerarekin: atari osoak egin behar du lotura, ez etxebizitza jakin batek edo batzuek.
18.  Zertan datza auzoko berokuntza-sistemarako lotura?
Atari guztietan egin beharko dira lanak, berokuntzarako ur beroa eta etxeko ur beroa etxebizitza guztietara eramango duten hodiak ezartzeko.

Hainbat egoera gerta litezke:

  • Berokuntza-sistema zentrala duten erkidegoen kasuan, aukera egongo da beroa banatzeko sare berria gaur egun eraikinean dagoen berokuntzako eta ur beroko sarera lotzeko, egungo galdararen ordez trukagailu bat jarriz.
  • Gas naturaleko bananako berokuntza-sistema duten erkidegoen kasuan, egungo galdaren ordez trukagailu bat ipiniko da, eta espazio bera hartuko du.
  • Berokuntza-sistemarik ez duten edo berokuntza elektrikoa darabilten etxebizitzetan erradiadoreak ipini beharko dira, bero-sarearekin bat egin ahal izateko.
19.  Aukera hori aprobetxatuz, irisgarritasuna hobetzeko edo etxebizitzako beste elementu batzuk zaharberritzeko lanak egiteko aukera egongo da? Proiektuak lan osagarri horiek ere hartzen ditu aintzat? Lan horiek egiteko diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izango dira?
Proiektu honi lotutako diru-laguntzak energia-eraginkortasunari lotutako lanetarako baino ez dira: auzoko berokuntza-sistemara lotzeko eta eraikina isolatzeko.

Bestelako hobekuntza-lanik egin nahi izanez gero (egiturazkoak, estetikoak, igogailuak eta abar), administrazio publikoek (Udalak, Eusko Jaurlaritzak) ematen dituzten beste diru-laguntza batzuk eskatu ahal izango dira, betiere laguntza horiek eskuratzeko baldintzak betez gero.

Europaren diru-laguntzarik jaso ez arren, lan horiek guztiak eraikinaren birgaitze energetikoarekin batera egiteko aukera egongo da.
20.  Badut etxebizitza birgaitzeko aukerarik, lana erkidego osoan egin ez arren?
Birgaitze energetikoa benetan eraginkorra izateko, eraikin osoan egin beharko da eta, beraz, etxebizitzak ezin izango dira banaka birgaitu. Gauza bera gertatzen da beroketa-sarera lotzearekin: atari osoak egin beharko du lotura (nahiz eta, gero, etxebizitza bakoitzak bere berokuntzaren eta ur beroaren kontsumoa ordaindu).
21.  Aukera hori aprobetxatuz, irisgarritasuna hobetzeko edo etxebizitzako beste elementu batzuk zaharberritzeko lanak egiteko aukera egongo da? Lan horiek egiteko diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izango dira?
Energia-eraginkortasunari lotutako lanetarako laguntzak soilik jasotzen ditu SmartEnCity proiektuak, alegia: auzoko berokuntza-sistemara konektatzea eta eraikuntzen isolamendua hobetzea.

Jabekideen erkidegoak bestelako hobekuntza-lanik egin nahi badu (egiturazkoak, estetikoak, igogailuak eta abar), administrazioek (Udalak, Eusko Jaurlaritzak) ematen dituzten diru-laguntzak eskatu ahal izango ditu. Visesak erkidegoei lagunduko die proiektu honetatik kanpo egon litezkeen beste laguntza batzuk eskuratzeko izapideetan.

21 Zabalgunea erakundeak emandako laguntzek europar laguntzak osatu ahal izango dituzte, % 80ra iritsi arte.
22.  Ezinbestekoa da erkidegoaren adostasuna ala etxebizitza bakar bat birgaitzeko laguntza eska daiteke? Zer gertatuko da lonjekin eta merkataritza-lokalekin?
Bai, ezinbestekoa da erkidegoaren erabakia egotea, birgaitze energetikoko proiektuak eraikinaren elementu erkideetan esku hartuko duelako. Hartara, erkidegoak berak hartu behar du erabakia. Erkidego osoaren konpromisoa ezinbestekoa da, erkidegoaren estatutuetan eta Jabetza Horizontaleko Legean ezarritako gehiengoaren arabera.
Jabekideen erkidego batean egiten den beste edozein lanetan bezala, lonjek eta merkataritza lokalek ordainketan parte hartu beharko dute. Beraien partaidetza zehazteko, Jabetza Horizontaleko Banaketaren Eskrituran zehaztutako partaidetza eta erkidegoko estatutuetan xedatutakoa hartuko dira aintzat:

  • Energia-kontsumoa hobetu nahi ez duten lonjak: euren auzokideen erkidegoak proiektuari lotzea erabaki badu, eta erkidegoaren estatutuak aintzat hartuta, elementu erkideak birgaitzeko lanaren kostuan parte hartu beharko dute, eurei dagokien partaidetzaren arabera; ildo beretik, erkidegoari esleitutako diru-laguntzak ere jaso ahal izango dituzte, dagozkien ehunekoan.
  • Energia-kontsumoa hobetu nahi duten lonjak (elementu pribatuak —hala nola erakusleihoa— egokituz): parte diren erkidego osoa proiektuari lotzen bazaio, euren lanari nahiz erkidegoari dagozkion diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, eta auzoko berokuntza-sistemara lotu beharko dute, gainerako auzokideek bezala.
  • Lonjak eta lokalek beroketa-sarera konektatzeko aukera dute, nahiz eta birgaitze energetikorako obra propioak egin ez. Etxebizitzekin gertatzen den bezala, kasu horretan ez dute Europaren diru-laguntzarik jasoko, baina sistema eraginkor horren energia-aurrezpenaz baliatu ahal izango dira.
23.  Lana zer enpresak egingo duen aukeratu ahal izango dut?
Ez. Visesa sozietate publikoak kontratatu behar du proiektuen idazketa eta obrak burutzeko jarduna. Ondorioz, Sektore Publikoaren Kontratazio Legearen menpe egonik, legeak xedatu bezala (lehiaketa publiko baten bidez) kontratatu behar dira proiektua eta lana.
24.  Eraikinaren birgaitzea etxebizitza bakoitzaren azaleraren arabera ordaintzen da?
Jabekideen erkidego batean egiten den beste edozein lanetan bezala: Jabetza Horizontaleko Banaketaren Eskrituran zehaztutako partaidetzaren eta erkidegoko estatutuetan xedatutakoaren arabera.
25.  Nork eta noiz egingo du nire eraikineko lanaren kostuaren aurrekontua?
Kostu zenbatetsia jakiteko, erkidego bakoitzak bilera bat egin behar du Koroatze Planaren bulegoarekin (Aldabe 22 kalearen izkinan, Kutxa kalearekin). Harremanetarako telefono-zenbakia: 945 16 18 81. Helbide elektronikoa: plancoronacion@vitoria-gasteiz.org

Bulegoan erkidegoaren beharrizanak eta aurrekontua zehazten joateko informazioa emango da.
26.  Zenbat denbora beharko dute lanek?
Erkidego bakoitzerako proiektu espezifikoaren arabera.
27.  Nori ordaindu behar diot? Noiz hasiko naiz ordaintzen?
Jabe bakoitzak bere erkidegoari ordaindu beharko dio dagokion zenbatekoa, eta erkidegoak VISESAri ordainduko dio.
Hona hemen zehaztutako ordainketak:
  • Jarduketaren kostu zenbatetsiaren (diru-laguntzaren zenbatekoa kenduta) % 5, Jabetza Horizontaleko Banaketaren Eskrituran eta erkidegoaren estatutuetan zehaztutako partaidetza-kuoten arabera.
  • Gainerako % 95a birgaitze lanak hasi baino lehen ordainduko zaio VISESAri.

Berme-funtsaren onuraduna izateko baldintzak betetzen badituzu (VISESAren webgunean www.visesa.eus(Beste leiho batean irekiko da) argitaratuko dira) eta horretarako aldeko erabakia jasotzen baduzu, horren arabera aitortuko zaizun zenbatekoa kenduko zaizu ordaindu beharreko zenbatekotik. Ondorioz, falta den zenbatekoa ordaindu beharko duzu, zeure erkidegoarekin sinatutako kontratuan zehaztutako epean.

Jabekideek lanak burutzeko finantzaketa baldintza berezietan eskuratzeko hitzarmena lotu du VISESAk finantza-erakunde zenbaitzuekin. Lanak halako mailegu baten bidez finantzatzeko asmoa baduzu, VISESAk eskatu beharko du nahitaez; izan ere, berorrek kudeatuko du lanen esleipena eta berorrek ordainduko die adjudikaziodunei. Horretarako kontu bat prestatuko da finantza-erakunde bakoitzean, maileguak bertan biltzeko. Bankuak mailegu-hartzaileari jakinaraziko dio zenbateko dirua ematen zaion, betiere zehaztutako egutegiaren arabera eta maileguan jasotako lanak burutzeko helburuarekin.

Horrez gain, kontuan izan 21 Zabalgunearen laguntzak eskatu ahal direla.
28.  Zer gertatuko da auzokide batek ez baditu lanak ordaintzen?
Erkidegoarekin zehaztutako kontratuaren arabera, erkidegoak ordaindu behar dizkio zenbatekoak VISESAri, VISESAren eta erkidegoaren artean sinatutako kontratuan agertzen diren epeetan. Hartara, kontratu-harremana VISESAren eta jabekideen erkidegoaren artean zehazten denez, auzokide batek ez badu dirurik ordaintzen erkidego osoak ordaindu beharko du beraren partea, eta berorrek arduratu beharko du ondoren auzokideari kontuak eskatzeaz. Bero-sarearen (ur beroaren eta berokuntzaren) kasua bestelakoa da, kontratua auzotar bakoitzarekin egin daiteke eta. Ikusi maiz egiten diren galderen ataleko 36.a
29.  Ezin badut ordaindu, zer-nolako diru-laguntzak izango ditut?
Zure partea ordaintzeko diru nahikorik ez baduzu, bi aukera dituzu:

  • Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak eratutako berme-funtsa eskuratzeko baldintzak betetzen badituzu, laguntza hori eskatzeko aukera duzu. Funts horrek ordainduko du Europaren diru-laguntzan jasota ez dagoen zenbatekoaren % 25 eta %100 bitartean.
  • 21 Zabalgunea erakundeak emandako laguntzek europar laguntzak osatu ahal izango dituzte, % 80ra iritsi arte.
  • Gainerako zatia, ordaindu beharreko kostuaren % 100era iritsi arte, banketxe batekin mailegu bat adostuta ordaindu ahal izango da.


Kontuan izan behar da mailegu-hartzailea partikular bat nahiz jabekideen erkidego osoa izan daitekeela (finantza-erakunde zehatz bakoitzak baieztatu beharko du hori).

> Diru-ekarpenak jasotzeko oinarriak
30.  Lanek dirauten bitartean etxetik irten egin beharko dut?
Ez da beharrezkoa izango obrek dirauten bitartean etxebizitza hustea, fatxadaren isolamendua hobetzeko lanak kanpoaldetik egingo dira eta.
31.  Gure erkidegoan berrikitan birgaitu dugu fatxada, isolamendua hobetzeko. Auzoko berokuntza-zerbitzura lotzeko aukera dut, proiektuan jasotako isolamendu-jarduketak egin gabe ere?
Bai, berokuntza-sistema zentralera lotu eta sistema horrek ekarriko duen energia-fakturaren aurrezpena eskuratu ahal izango duzu.

Jakina, eraikina birgaitzeko lanak egiten ez badituzu, ez duzu europar proiektuari lotutako laguntza ekonomikorik jasoko.

Jabeek 21 Zabalgunearen laguntzak jaso ahal izango dituzte.
32.  Badut nik neuk bakarrik auzoko berokuntza-sistemara lotzeko aukerarik, erkidegoan erabaki gabe?
Ez.
33.  Nork kontratatuko du beroa hornituko duen enpresa? Auzokide bakoitzak bere izenean, ala auzokideen erkidegoak?
Jabekideen erkidegoarena izango da erabakia, biak daude aukeran eta. Kontratua jabe bakoitzarekin sinatu ahal izango da. Gas-, elektrizitate- eta ur-hornidurarenaren antzekoa izango litzateke funtzionamendua.

Erabiltzaile bakoitzak bere etxeko berokuntzaren eta ur beroaren kontsumoa ordainduko du, etxebizitza bakoitzaren kontagailuan agertzen diren datuetan oinarrituta.
34.  Jabe bakoitzak bere etxebizitzan egiten duen kontsumoaren arabera ordainduko du, ala erkidego osoak batera? Zer gertatuko da norbaitek ordaintzen ez badu? Nork hartuko du zor hori bere kargu?
Jabekideen erkidegoarena izango da erabakia, biak daude aukeran eta. Kontratua eta fakturazioa banakakoa (etxebizitza bakoitzekoa) izan ahal izango da.

Edonola ere, etxebizitza bakoitzak bere kontsumoa ordainduko du. Izan ere, auzokide bakoitzak erabakiko du noiz erabiliko duen berokuntza, eta banakako kontagailuan agertuko da etxebizitza bakoitzeko benetako kontsumoa.

Norbaitek ordaintzen ez badu, ordaindu ez duen auzotarrak hartuko du zor hori bere gain, ez erkidego osoak. Enpresa hornitzaileak aukera izango du etxebizitza berankorrei hornidura eteteko, gainerako etxebizitzei eragin gabe.
35.  Non egongo da galdara?
Galdara eta egur-biltegia horretarako berariaz eraikiko den lurrazpiko eraikuntza batean egongo dira, Aldabe gizarte-etxearen alboko aparkalekuaren azpian.
36.  Nahitaezkoa da auzoko berokuntza-sistemara lotzea?
Birgaitze energetikorako europar diru-laguntzak eskuratu nahi izanez gero, bai, nahitaezkoa da. Europaren diru-laguntzak jasotzeko ezinbestekoa izango da auzoko berokuntza-sistemara lotzea, energia-iturri berriztagarriak erabiliko direla ziurtatzeko.

Ildo beretik, edozein erkidegok edota edozein lokalek du auzoko berokuntza-sarera lotzeko aukera, birgaitzeko lanik egin ez arren. Horri esker, sistema eraginkor horrek dakarren aurrezpena eskuratuko du energia-fakturan. Jakina, eraikina birgaitzeko lanik egingo ez duenez, ez du Europaren diru-laguntzarik jasoko.

Jabeek 21 Zabalgunearen laguntzak jaso ahal izango dituzte.
37.  Zergatik erabaki da galdara egurrez elikatzea?
Europako Batzordeak energia berriztagarriak bultzatzeko estrategiarekin bat, eta 2020. urtean Europar Batasunean kontsumitzen den energiaren % 20 berriztagarria izateko helburuarekin bat, EBk energia-iturri berriztagarriak erabiltzeko nahitaezko baldintza ezarri du diru-laguntzak jasotzeko.

Izan ere, horri esker, erregai fosil inportatuekiko menpekotasuna murriztu eta baliabide garbiagoak eta tokikoak erabiltzea sustatzen da.
38.  Nondik etorriko da egurra? Zer jatorri geografiko izango du?
Egurraren % 100 basoetatik etorriko da, dela basoen ustiapenetik, dela baso-garbiketetatik. 200 km-tik beherako erradioa duen ingurune batetik etorriko da. Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza hiri inguruko basoak ustiatzeko aukera aztertzen ari dira, proiektu honetarako eta hiri osorako egurra hornitzeko.
39.  Kutsagarria edo/eta arriskutsua da? Asmatikoei eragingo die? Galdarak auzoko airearen kalitateari eragingo dio?
Galdara arruntaren antzekoa da egur-galdara. Desberdintasun bakarra zera da: petrolioaren deribatua erabili beharrean, egurra erabiliko duela. Hau da, baliabide berriztagarria erreko da. Egurraren erreketak ez du ingurumenari edo osasunari eragingo dion elementu kutsagarririk isuriko atmosferara.

Proposatutako irtenbideak auzoko airearen kalitatea hobetuko du, galdara bakar hori gaur egun dauden galdara indibidualak baino eraginkorragoa izango delako.

Galdarak airearen kalitatea bermatzeko elementu guztiak izango ditu, tokiko eta Europako araudiek xedatutakoarekin bat. Bereziki, bete egingo dira instalazio termikoen araudia eta berrikitan onartu den Isuriak Mugatzeari buruzko 2015/2193 Europar Zuzentaraua.
40.  Zer enpresa arduratuko da beroa hornitzeaz?
VISESAk, Energiaren Euskal Erakundeak eta GIROAk osatu duten sozietatea arduratuko da hornikuntzaz.

Esparru publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bitartez, sozietate mistoa sortuko dute Gasteizko Udalak, VISESAk, Energiaren Euskal Erakundeak, eta GIROA enpresak (VEOLIA taldea). Sozietatearen xedea izango da berokuntzaren eta etxeko ur beroaren beharrak beteko dituen ur beroa sortu eta banatzea.
41.  Zenbat diru aurreztuko dugu gaur egungo berokuntza-sistemaren aldean?
Eskuratuko den aurrezkia gaur egun etxebizitzan dagoen berokuntzako eta ur beroko sistemaren araberakoa izango da (gas natural zentralizatua, gas natural indibiduala, butanoa, elektrikoa). Etxebizitza motak eta beroketa-sarearen behin betiko eraketa aztertzen ari dira, kasuan-kasuko kostuak aurkezteko.

Egungo egoeratik abiatuta, isolamenduan proiektatu den hobekuntza eginda, aurrezpena etxebizitza bakoitzeko berokuntza eta ur beroa sortzeko sistemaren araberakoa izango da (gas natural kolektiboa, banakako gas naturala, butanoa, elektrizitatea), bai eta hartaz egiten den erabileraren araberakoa ere. Tamaina ertaineko etxebizitza baterako, berokuntzaren eta ur beroaren batezbesteko kontsumoa kontuan hartuta, aurrezpena % 20 ingurukoa izan daiteke.
42.  Gure erkidegoan berrikitan aldatu dugu berokuntza-sistema. Auzoko berokuntza-sistemara lotu beharra dugu nahitaez, etxebizitzen birgaitze energetikorako europar diru-laguntzak jasotzeko?
Bai.
43.  Zer gertatuko da norbaitek ordaintzen ez badu? Nork hartuko du zor hori bere kargu?
Fakturazioa banakakoa (etxebizitza bakoitzekoa) izan ahal izango da. Beraz, norbaitek ordaintzen ez badu, zorra enpresa hornitzailearekin izango du, eta erkidegoak ez du horretan erantzukizunik edukiko. Enpresa hornitzaileak aukera izango du etxebizitza berankorrei hornidura eteteko, gainerako etxebizitzei eragin gabe.
44.  Zenbat denboraz iraun beharko dugu gutxienez beroaz hornitzeko kontratu horretan?
Kontratuari 10 urtez eutsi beharko zaio. 10 urte horien barruan deskonektatuz gero, jasotako diru-laguntzak itzuli egin beharko dira
45.  Nola zehaztuko da prezioen sistema? Aldakorra izango da? Kontratua egiten den unean bertan zehaztuko da?
Fakturazioan zati finko bat dago, energia-eskuragarritasunaren, mantentze-lanen eta instalazio-berrikuntzaren kopuru finkoa jasotzen duena, eta zati aldakor bat (gas- edo elektrizitate-hornikuntzan bezalaxe). Nolanahi ere, banakako pareko sistema baino merkeagoa izango da, berdin dio gas naturaleko galdara, butanoa edo elektrizitatea izan. Gasolioko edo gas naturaleko sistema zentralizatua baino merkeagoa ere izango da.
46.  Auzokideen erkidegoak aho batez onartu behar du proiektua? Orain lotu ez arren, etorkizunean galdarara lotzeko aukera egongo da?
Erkidego osoaren konpromisoa ezinbestekoa da, erkidegoaren estatutuetan eta Jabetza Horizontaleko Legean ezarritako gehiengoaren arabera. Erkidegoak onartu ondoren, birgaitzea eta beroketa-sarerako lotura egingo dira eta, beraz, auzokide guztiek ordaindu beharko dituzte fakturaren kopuru finkoak eta eskuragarritasunari dagokiona, gutxienez. Zati aldakorra erabileraren (eskariaren) araberakoa izango da. Etxebizitza bat hutsik badago, ez du ordainduko zati aldakorra. Gaur egun atariko argiaren, garbitasunaren, igogailuaren eta abarren gastuekin gertatzen den antzera, alegia.

Etorkizunean galdara horretara konektatzeko aukera izango da, baina gaur egungo diru-laguntza jaso gabe.
47.  Nork kudeatuko du zerbitzua? Zer berme eskaintzen dizkit? Nola dakit ez naizela zerbitzurik gabe geldituko eta ez dudala arazorik izango? Zenbat ordaindu beharko dut berokuntzagatik eta ur beroagatik? Gasa baino garestiagoa izango da? Gaur egun ia ez dut berokuntzarik jartzen, ezin dudalako ordaindu. Diru-laguntza jasotzeko berokuntzara lotu eta hilero kopuru finko bat ordaindu behar dut? Alabaina, berokuntza pizten ez badut, zati finko hori berdin-berdin ordaindu behar dut?
Partaidetza publikoa izango duen sozietate emakidadunak bermatuko du zerbitzua. Erkidegoko sarbidera eta etxebizitza bakoitzeko sarbidera behar den ur beroa iritsiko dela bermatuko du. Behin betiko proiektua aurkeztu arte ezin izango da zehaztu prezioa, baina nolanahi ere, gasarekin baino merkeagoa izango da. Kontuan izan behar da, gainera, sistema horren bidez etxebizitzek ez dutela gaur egungo instalazioa kudeatzeko eta mantentzeko dirurik ordaindu behar izango, eta ez dutela, halaber, etorkizunean berritzeko lanik ordaindu behar izango ere. Berorik kontsumitzen ez bada, hileko zati finkoa ordaindu beharko da.
48.  Europaren laguntzak gaur egun dauden beste laguntza-lerro batzuekin (leihoak aldatzeko, irisgarritasuna hobetzeko…) bateragarriak dira?
Europako proiektuari lotutako diru-laguntzak energia-eraginkortasunari lotutako lanetarako baino ez dira: auzoko berokuntza-sistemara lotzeko eta eraikinaren inguratzailearen gainean jarduteko (etxebizitza isolatzeko).

Jabekideen erkidegoak bestelako hobekuntza-lanik egin nahi izanez gero (egiturazkoak, estetikoak, igogailuak eta abar), administrazio publikoek (Udalak, Eusko Jaurlaritzak) ematen dituzten beste diru-laguntza batzuk eskatu ahal izango ditu, betiere laguntza horiek eskuratzeko baldintzak betetzen baditu. 21 Zabalgunea erakundeak emandako laguntzek europar laguntzak osatzen dituzte, % 80ra iritsi arte.

Visesak eta Udalak erkidegoei lagunduko diete proiektu honetatik kanpo egon litezkeen beste laguntza batzuk eskuratzeko izapideetan.
49.  Zenbat denbora iraungo dute hornikuntza-sarea ezartzeko lanek? Zer eragin izango dute auzotarrengan?
Berokuntzarako ura (berokuntza-sarea) eramateko 6.000 metro hodi ezartzeko lanek 8 eta 12 hilabete bitartean irautea aurreikusten da. Lanak faseka egingo dira. Gas naturalaren edo ur hornikuntzaren sarea sortzeko egiten diren lanen oso antzekoak izango dira.
50.  Nola antolatuko dira auzoa berrurbanizatzeko eta berokuntza-sarea ezartzeko lanak? Zer eragin izango dute nire negozioan? Nola kudeatuko dira trafikoa eta nire etxebizitzarako sarbidea?
Beroa etxebizitzetara banatzeko sarea egiteko lanak faseka burutuko dira. Hartara, uneoro bermatuko da etxebizitzetara oinez iritsi ahal izatea. Noiz edo noiz, auzoko kale batzuk ibilgailuen trafikorako itxi egin beharko dira. Halakorik gertatzen denean, garaiz emango da horren berri, egoiliarrek hori aintzat hartuta aurreikus dezaten euren jarduna.

Inguruko negozioei eragindako eragozpenak kasuan-kasuan aztertuko dira, eta jarduna ez kaltetzeko behar diren mekanismoak egokitu.
51.  Zer proiektu daude aurreikusita Koroatze auzoko espazio publikoa birgaitzeko?
Partaidetza-prozesu bat burutu da auzokideen artean, proiektuan zehaztutako jarduera-esparruko (Koroatze, Domingo Beltran, Badaia eta Arriagako Atea kaleek zedarritutako) espazio publikoa nolakoa izatea nahi duten erabakitzeko, betiere proiektuaren aurrekontu-mugak aintzat hartuta eta Mugikortasun Iraunkorreko eta Espazio Publikoko Planaren esparruan. Bi milioi euro daude eremu horretako espazio publikoa birgaitzeko.

Udal webgunean ikus daiteke partaidetza-prozesuaren emaitza.

Espazio publikoa berritzeko proiektuak udal webgunean daude ikusgai.
52.  Noiz egingo dira espazio publikoa hobetzeko lanak?
Berotasun-sareko hodietarako zuloak estali ondoren burutuko dira espazio publikoa hobetzeko lanak. Horrek esan nahi du 2018ko bigarren erdialdean abiaraziko direla, eta urte horretan eta hurrengoan burutuko direla jarduketak, zatika.
53.  Non eskuratuko dut zalantzak argitzeko informazio gehiago?
Auzokideentzako aholkularitza-zerbitzua eratu da, proiektu honen esparruan etxebizitzen birgaitze energetikoaren alorrean laguntzeko. Bulegoa Aldabe kaleko 22.ean dago, Kutxa kaleko kantoian.

Maiatzean bulegoaren ordutegia honakoa da:

Goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara; arratsaldez, astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Telefonoa: 945 21 40 50. Posta elektronikoa: plancoronacion@vitoria-gasteiz.org
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2016/06/22 15:14:11)

  • -Resulta difícil comprender la razón de la propuesta de cambio de calefacción individual por un sistema central (aunque sea sostenible y de energía renovable) cuando se está en el proceso de aplicar la normativa para "individualizar" los sistemas centralizados que ya tienen muchos edificios. Esta es la principal razón por la que se ha votado en contra de este proyecto en nuestro portal, en una 1ª reunión. Una vez que la gente, sobre todo los mayores, ha probado lo que es controlar su calefacción ellos mismos y tener agua caliente instantánea al abrir el grifo (lo que no sucede en las de sistema central), no quieren volver a sistema central.

    -Otro aspecto: sí a la energía renovable pero ¿de verdad es sostenible en el tiempo proveer la caldera con un camión diario de astillas? Sería fantástico que eso supusiera la limpieza de nuestros bosques y montes, incluso que se generara empleo para ello, pero, aún así, ¿no nos quedaremos sin bosques en un radio de 200 Km?

    -Aún está sin definir la gestión y mantenimiento de la caldera ¿se daría oportunidad a alguna de las empresas del barrio que se van a quedar sin trabajo si este proyecto se lleva a la práctica? ¿No deseamos favorecer el comercio y la pequeña empresa local?

    -El presupuesto de tantos millones para este proyecto, ¿no sería mejor para la población del barrio, dedicarlo a rehabilitar todos los edificios, incluso facilitar la accesibilidad (ascensor...) a los que no lo tienen? Algunos no le vemos la lógica a volver a abrir las calles para introducir las tuberías ahora, antes para el gas, luego será el cambio de las tuberías de aguas o la fibra óptica o... ¿No sería posible un proyecto estudiado a fondo y a largo plazo? Sería lo mismo con las reformas de espacio público, ¿cuánto tiempo y dinero costó reformar la Pza. Kutxa y hacer la rampa que se necesitaba? Y ahora ¿otra reforma? Da la impresión de que sobra el dinero y no hay asuntos más urgentes en qué invertirlo...

    -Por último, nuestro edificio es de 1957 y tiene que pasar la ITE; hemos solicitado presupuestos que estamos comparando y estudiando ¿estaría incluido esto dentro del proyecto de rehabilitación del edificio o tenemos que hacerlo ya?

    Ana Casillas Normal 2016/06/07 20:20:17

  • En la web municipal puede consultar la nota de prensa, El Ayuntamiento presenta en el centro cívico Aldabe actuaciones de mejora del Espacio Público en el barrio de Coronación y abre a la participación de la ciudadanía su diseño y priorización.

    Agradecemos su participación en el Buzón Ciudadano.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/06/22 10:57:21

  • Un sistema central de calefacción es compatible con el control de encendido y apagado individual de la calefacción de cada domicilio. En los sistemas actuales, cada vecino dispone de un termostato y un medidor individual de energía consumida y, por lo tanto, puede encender la calefacción cuando lo desee, siendo la facturación acorde a la energía que se ha medido individualmente. No se vuelve, entonces, al sistema central de antes en el que sólo se media el consumo global de todos los vecinos y se pagaba a parte iguales.

    La integración de la biomasa favorece la gestión sostenible de los bosques cercanos, ya que la extracción de la biomasa conlleva la mejora de la calidad de estas masas forestales facilitando su regeneración natural, previniendo enfermedades, plagas e incendios. Asimismo, la utilización de los residuos generados en la primera transformación de la madera que no cuentan con ningún aditivo permite su revalorización como combustible neutro en emisiones.

    Se calcula un camión diario para el consumo en invierno de todas las viviendas del ámbito (1.313 viviendas). Así, la reducción de emisiones prevista en el barrio de coronación (750 viviendas), sería mayor de 900 Tn anuales de CO2.

    Se licitará públicamente la ejecución de la sala de calderas, la red de calor, el mantenimiento de la sala de calderas, la red de calor y el suministro de energía a los domicilios. Cualquier empresa que demuestre solvencia en proyectos de similares características podrá presentarse al consurso.

    El proyecto europeo contempla la rehabilitación energética de edificios y el suministro de calefacción y ACS a las viviendas de dichos edificios mediante el uso energía de origen renovable. En el caso de Coronación se va actuar también el espacio público (ver www.vitoria-gasteiz.org/coronacion) y las comunidades van a poder solicitar, si lo desean, ayudas adicionales para mejorar la accesibilidad a las viviendas.

    En caso de adherirse a la rehabilitación energética del edificio en el marco del proyecto europeo, la ITE estaría incluida.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/06/22 15:14:11