HELBURUAK, JARRAIBIDEAK ETA ESPERO DIREN EMAITZAK

Futura Plana | Helburuak, jarraibideak eta espero diren emaitzak | Jarduketak | Parte-hartzaileak eta jardunbide egokiak | Landutako materialak | Harremanetarako

objetivos

Futura Planaren helburu nagusia Vitoria-Gasteizen uraren erabileran eta kudeaketan inplikatutako eragile guztien artean eraginkortasuna sustatzea da.

Helburu zehatzak:

  • Hiriko ur-kontsumoen ezagutza, ezaugarrien zehaztapena eta jarraipena hobetzea, sektorez sektore, datuen azterketa sakona eginez zerbitzuaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren ikuspegitik.
  • Kontsumo-ihesak dituzten instalazioak hautematea eta berrikustea.
  • Lan-ildo zuzena izatea azken kontsumitzaileekin, urak izan ditzakeen dimentsioen (sozialak, kulturalak, ekonomikoak...) aurrean sentiberatzeko.
  • Kontsumoarekin eta isurketekin lotutako jardunbide egokiak barneratzeko informazioa eta tresna baliagarriak eskaintzea.
  • Herritarrei zerbitzua ezagutzen laguntzea.
  • Tokiko iraunkortasun-politikak sendotzea.
  • AMVISAren irudia uraren kudeaketaren arloko eraginkortasunarekin eta kalitatearekin lotzea, gai hori enpresaren jarrera estrategikoaren eta komunikatiboaren funtsezko alderdia baita.

Nola?

... zerbitzuaren eskaintza orokorra hobetzen lagunduz.

... kontsumitzaileekin harreman zuzena izanez.

... izaera integrala aplikatuz eta hainbat sektorerekin lan eginez.

... ekintzak garatzeko orduan malgutasunez jokatuz.

... jardunbide egokiak aitortuz.

... udalaren ereduaren bidez.

... herritarren parte-hartzea bultzatuz.

.. udaleko beste sail batzuekin edo beste erakunde publiko zein pribatuekin koordinatzeko guneak bilatuz

2021rako espero diren emaitzak

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.