JARDUKETAK

Futura Plana | Helburuak, jarraibideak eta espero diren emaitzak | Jarduketak | Parte-hartzaileak eta jardunbide egokiak | Landutako materialak | Harremanetarako

actuaciones

Futura Planaren egitura zenbait sektore-programatan (egoitzak, erakundeak, industria eta merkataritza), zeharkako komunikazio-programa batean eta tokiko ur-baliabideak aztertzeko programa batean oinarritzen da.

Proposatutako ekintzek elkarri lotuta dauden hiru lan-ildori erantzuten diete, eta AMVISAren banaketa-sareak garatzen duen hornikuntza-sarearen kudeaketa optimizatuarekin osatzen dira; kudeaketa hori honako hauetan oinarritzen da: isuriak hautematea hots-korrelazio bidez, ur-kontagailu zaharrak berritzea, zuntz-zementuzko sareak aldatzea eta eredu matematikoak eta GIS sistema erabiltzea sarea kontrolatzeko.

1. Ur-kontsumoen ezaugarriak zehaztea, aztertzea eta jarraipena egitea, sektorez sektore eta tarifa motaren arabera.

Hurrengo lau urteetan, sektoreen araberako kontsumoei buruzko informazioa handitu nahi da, eta, horretarako, fakturazio-datuak aztertuko dira; bestalde, aurrez zehaztutako kontsumoen jarraipen sakonagoa egin nahi da (udal-kontsumoena bereziki), eta datuen azterketa sakondu egin nahi da, zerbitzuaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren ikuspegitik.

Jarduketen xehetasunak:

2. Aholkularitza teknikoa ematea eta uraren kudeaketari buruzko diagnostikoak egitea.

Aholkularitzarekin eta diagnostikoarekin lotutako lan teknikoa kontsumoen egoeraren azterketan eta sektore guztietako instalazioetan egiten den uraren erabileraren eraginkortasun mailaren azterketan oinarritzen da. Kasu guztietan, hobetzeko proposamenak egiten dira, eta hobekuntza horiek ez dira egin behar soilik araudiak horrela eskatzen duelako edo kostua gutxitzen delako (uraren faktura murriztuko da, eta baita uraren kontsumoarekin lotutako beste kostu batzuk ere, hala nola isurketei, energiari edo lehengai jakin batzuei dagozkienak), baita ingurumenaren ikuspegitik arduraz jokatu behar dugulako ere.

Jarduketen xehetasunak:

3. Uraren balioari eta kudeaketa eraginkorrari buruzko informazioa ematea eta zabaltzea, eta herritarrak sentiberatzea.

Informatzeko eta sentiberatzeko jarduketak hartzen ditu barnean, herritarrak uraren kudeaketa eraginkorrean inplika daitezen. Horretarako, lehentasuna ematen zaie informazio zuzena emateko ekintzei eta udaleko beste sail batzuekiko eta beste administrazio edo hornidura-erakundeekiko koordinazioari.

Futura Planaren fase honetan, sentiberatzeak honako eremu hauek azpimarratuko ditu: zerbitzua ezagutzea, banakako kontsumoen eta gehiegizko kontsumoen identifikazioaren jarraipenaren garrantzia; horrez gain, ur zikinen sarean jardunbide egokiak erabiltzeko mezuak txertatuko dira. AMVISAren web orriaren aukerak, albisteak sortzeko bideak eta informazioaren teknologia berriak ahal beste baliatuko dira.

Jarduketen xehetasunak:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.