PARTE-HARTZAILEAK ETA JARDUNBIDE EGOKIAK
Futura Plana | Helburuak, jarraibideak eta espero diren emaitzak | Jarduketak | Parte-hartzaileak eta jardunbide egokiak | Landutako materialak | Harremanetarako
Futura Planaren diagnostiko-programa
Ura Aurrezteko Vitoria-Gasteizko Plan Integrala abiarazi zenetik (2004-2008), eta, ondoren, Futura Planaren bidez (2009-2012), AMVISAk uraren erabileraren eta kudeaketaren diagnostikoa dohain egiteko programa bat garatu du, uraren kudeaketa eraginkorra egiteko eta, bide horretatik, kudeaketarako euren barne-sistemak sendotzeko interesa duten sektore guztietan aplikatzeko. Diagnostiko horiek Futura Planaren funtsezko zatiak dira, eta programa horretan gero eta zentro gehiagok parte hartzea espero da.
Diagnostikatutako zentroek Oso Ondo saria eskura dezakete; sari horrek hirian uraren erabileran jardunbide egokiak aplikatzen direla aitortzen du.
2011. eta 2012. urteetan, diagnostikoak egiteko programak URA Ur Agentziaren laguntza izan zuen.
Diagnostikoak egiteko eta jardunbide egokiak aitortzeko programako parte-hartzaileen xehetasunak:
Diagnostikoen programan parte hartu nahi duen edozein zentrok edo instalaziok helbide elektronikoaren bidez ( info@amvisa-futura.org ) egin dezake eskaera, edo Futura Planaren bulego teknikora deituz: 945 011470
Futura Planarekin lankidetzan garatutako egitasmo estrategiko nagusiak
- Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
- Eskolako Agenda 21
- Vitoria-Gasteizko Ingurugela- CEIDA
- Egibide-Jesús Obrero
- MAPFRE Fundazioa
- San Prudentzio Lan Fundazioa
- Osakidetza
- URA, Ur Agentzia
- El Boulevard merkataritzagunea
- Gasteiz ON
- Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak
- Vitoria-Gasteizko Udaleko sailak: Herritarrentzako Zerbitzuak eta Kirolak, Udal Eraikinetako Mantentzea, Ekonomia Sustapena eta Gizarte Gaiak eta Adinekoak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.