Udaleko hezkuntza jarduerak - Nik neura burua estimatzen dut, zuk zeure burua estimatzen duzu...

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Azalpena

12 eta 15 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako lantegia. Metodologia eta dinamika parte-hartzailea erabiliz, eguneroko bizitzan baliatu daitezkeen estrategiak eta trebetasunak landu eta sustatuko dira, norberaren segurtasuna indartu, nork bere buruaz duen irudiaz ohartu, eta ezaugarri eta baliabide positiboak identifikatze aldera.

Izan ere, autoestimu egokia nerabeek izan dezaketen baliabide baliotsuenetako bat da. Autoestimuari esker, askoz harreman atsegingarriago eta osasuntsuagoak garatzen dituzte, gaitasun handiago dute agertzen zaizkien egokierak baliatzeko eta buruaskiak izateko, eta kontzientzia handiagoa izango dute helduarora iristean aurrean duten aukera ugarien artean hautatzeko.

Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.

Balioak

Bizi-kalitatea, errespetua eta segurtasuna.

Helburuak

Eguneroko bizitzan baliatu daitezkeen estrategiak eta trebetasunak landu eta sustatuko dira, norberaren segurtasuna indartu, nork bere buruaz duen irudiaz ohartu, eta ezaugarri eta baliabide positiboak identifikatze aldera.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
  • Egutegia: zehazteko.
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: ordubeteko 6 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, zentroak nahiago dituzten ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.

Emozio Lantegien Programa osatzen duten lantegiak elkarren artean konektatuta daude, eta helburu orokor berak dituen prozesu baten zati dira, beraz, ibilbide hau egitea gomendatzen da: Nire emozioak nola bideratu; Enpatiterapia, besteen lekuan jartzea; Lagunek ni nazkatzean, paso egiten dut; Nik neure burua estimatzen dut, zuk zeure burua estimatzen duzu..

Lantegia egin aurretik, alderdi hauei buruzko informazioa eskatuko da: taldearen profila, beharrak, aldez aurretik egindako lantegiak, data eta ordutegiei buruzko lehentasunak... Hartara, dinamikak eta jarduerak talde bakoitzari egokituko zaizkio.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua

Telefonoa: 945 161379

Posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.