Udaleko hezkuntza jarduerak - Gure seme-alabekin batera erresilientzia eraikitzen
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
Gurasoentzako Lantegia, erresilientzia zer den azaldu eta etxean seme-alabekin sustatzeko jarraibide eta aholku praktikoak emateko.
Erresilientzia ezbeharrei eraginkortasunez aurre egiteko gaitasuna da, eragozpenak gainditu eta horietatik indartuta ere ateratzeko gaitasuna. Gaur egun kontzeptu hau oso erabilia da psikologia positiboan, gizakien balioak kontuan hartzen baititu, eta ez ahuleziak eta patologiak, psikologia tradizionalak bezala.
Balioak
Bakearen kultura, Prestakuntza eta Erantzukizuna.
Helburuak
- Gurasoei erresilientziari buruzko oinarrizko nozioak ematea.
- Oinarrizko jarraibide batzuk ematea, seme-alabengan erresilientzia faktoreak sustatze aldera.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoko ikasleen gurasoak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen zentrua.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: ordu eta erdiko 3 saio.
- Materialak: jarduera burutzeko gela.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-20 pertsona
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, zentruak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten kopurua, sexua eta haien seme-alaben ikasturtea ere.
- Eskaerak bidaltzeko epea 2024ko azaroaren 30ean bukatuko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa:945-161379
- E-posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.