Udaleko hezkuntza jarduerak – Pantaila Seguruak. Internet eta sareak

Babesa eta segurtasuna
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Babesa eta Segurtasuna

Izena eman online

Azalpena

Internet eta gizarte sareak erabiltzen dituzten adingabeko ikasleei zuzenduriko hitzaldia. Gizarte sareak oso tresna lagungarriak dira, baina arriskuak ere badituzte, esaterako, mehatxu pertsonalak, intimitatearen aurkako delituak, iruzurra, eduki desegokiak eskura izatea, etab.

Balioak

Erantzukizuna eta gizalegezko jokamoldea.

Helburuak

  • Ikasleen artean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak era seguruan erabiltzearen garrantzia sustatzea, bai eta praktikatzea ere.
  • Interneten erabileran praktika seguru, errespetuzko eta osasuntsuak sustatzea.
  • Sarearen erabileraren arrisku nabarmenenei aurre egiteko estrategiak ikastea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak.

Antolamendua

  • Egutegia: 2024ko irailetik 2025ko ekainera arte.
  • Materialak: Formatu librea.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: Mugarik ez.
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: Lehentasunezko ikastetxeak 2024ko irailaren 4tik 2025ko apirilaren 30era. Beste ikastetxeak 2024ko irailaren 6tik.
  • Ordaintzekoa: Doan.

Informazioa

  • Harremanetarako: Xabier Arin.
  • Telefonoa: 945 161616 (luz. 7017)
  • Helbidea: Udaltzaingoa
    Agirrelanda kalea 8, 01013 Vitoria-Gasteiz
  • E-posta: educacionvial@vitoria-gasteiz.org

Antolatzailea

Udaltzaingoa / Herritarren Segurtasunaren Saila.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.