Gastronomia - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Ezagutu euskal gastronomiaren ugaritasuna eta bikaintasuna Gasteizen. Tokiko produktuak, tradizioa eta talentua uztartuz, proposamen herrikoien eta plater sofistikatuen konbinazio bikaina eskaintzen dizugu. Janari dotoreari eta tokiko ardoei omenaldia egiteko eskaintza, egunerokoan zein urtean zehar hirian antolatzen diren ekitaldi nagusietan.
Produktuak
Sasoiko produktuak eta gertuko baliabide naturalak gure kultura gastronomikoaren funtsezko parte dira. Besteak beste, perretxikoak, barraskiloak, Idiazabal gazta, Añanako Gatza, Arabako Errioxako ardoak eta Arabako txakolina aurkituko dituzu tokiko establezimendu eta azoketan.
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157698279722540
Errezetak
Eraman mahaira euskal marka duten plater, pintxo eta postreen zapore osoa. Ezagutu, adibidez, honako hauen errezetak : gilda, Arabako mendietako edo Gaubeako trufa beltzarekin prestatutako nahaskia, goxua, txitxarroa, patatak txorizoarekin edo txahal-azpizuna.
Adituen harrobia
Gamarra eta Egibide-Mendizorrotza ostalaritza-eskolek lanbide-heziketa eskaintzen dute, eta jatetxe propioak dituzte. Abastos merkatua eta tokian tokiko beste eragile batzuek biribiltzen dute eskaintza, izan ere, ikastaroak, tailerrak, dastatzeak eta erakustaldiak eskaintzen dituzte 2014. urtean Espainiako Gastronomia Hiriburua izan zen hirian.
Informazio gehiago
Euskal gastronomiari buruzko informazioa Euskadi Gastronomikoan.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.