Ikerketa eta estatistikak-Ohiko galderak

1.  Zertarako balio dute estatistikek? Fidagarriak dira?
Plan, programa edo ekintza zehatzak abiarazteko asmoz, gai eta arlo zailen inguruko ezagutza objektiboa izateko balio digun lanabesa da estatistika. Horretarako funtsezkoa du datuak lortzeko metodoa fidagarria izatea. Estatistika definitzen denetik komunikatu arterako lan guztia zorroztasunez egiten bada, estatistika fidagarria izango da; zorroztasun horrek barne hartzen ditu datu bilketa, teknika egokien aplikazioa eta analisia..
2.  Zein ikerketa eta estatistika mota egiten da Gasteizko udalean?
Udal zerbitzuetako eskaintza eta eskariekin loturiko ikerketa eta estatistika mota guztiak egiten dira, baita hiriaren inguruko ikerketa soziodemografiko eta urbanistikoak ere, esaterako, etxeetako bizimoduak eta udalerriko biztanleen bizimoduak aztertzen baitira. Hauek guztiak egiteko gizarte ikerketarako hainbat teknika erabiltzen da.
3.  Udalak ba al du ikerketak eta estatistikak egiteko organo aditurik?
1996ko apirilaren 23ko alkatearen dekretuak xedatzen duenez, Udalak bere Ikerketa Bulegoa du, urtero ikerketak diseinatu, eta txostenak eta argitalpenak prestatzeaz arduratzen den udal zerbitzua alegia.
Horretaz gain, udaleko beste sail eta zerbitzu batzuek ere egiten dituzte ikerketak, beraien sailetako teknikarien bidez edo Ikerketa Bulegoarekin lankidetzan.
4.  Non kontsulta ditzaket udal ikerketen emaitzak?
Ikerketa Bulegoak Udalaren web orrian jartzen du, 2001az geroztik, urteari dagokion estatistika urtekaria, eta bertan hiriko gizarte eta hirigintza arloko adierazleak agertzen dira. Web horretako ikerketen katalogoan Ikerketa Bulegoak eta udaleko beste sail eta zerbitzuek egindako ikerketen emaitzak ere kontsultatu ahal dira.
Paperean bakarrik argitaratu diren ikerketak kontsultatu nahi izanez gero, udal artxibora, udal liburutegien sarera edo liburu dendetara jo dezakezu.
5.  Non kontsulta ditzaket estatistika-urtekariaren egungo eta aurreko edizioak?
2001etik gaur egunera bitarteko urtekariak udalaren web orriko ikerketa eta estatistiken atal honetan daude. Aurrekoak kontsultatzeko, udal artxibora eta udal liburutegien sarera jo dezakezu.
6.  Zuzenean eska ditzaket estatistika datuak Gasteizko udalean?
Bilatzen ari zaren informazioa aurkitzen ez baduzu, herritarrei laguntzeko edozein bulegotara jo edo herritarrei laguntzeko 010 telefonora dei dezakezu ( Gasteiztik kanpo deituz gero, 945 161 000 telefonora deitu).
Nahiago baduzu, posta elektroniko bidez eska dezakezu informazioa: informacion@vitoria-gasteiz.org.
7.  Herritar naizen aldetik ikerketa edo estatistika bat egiteko iradoki ahal diot udalari?
Hainbat bide duzu iradokizuna egiteko: herritarrei laguntzeko bulegoak, 010 telefonoa (945 161 100 Gasteiztik kanpo deituz gero), posta elektronikoa (informacion@vitoria-gasteiz.org) edo parte hartzeko bestelako organoak, sektore kontseiluak esaterako: merkataritza, ingurumena.... Lan horren bideragarritasuna aztertu eta gero onartu egiten bada, ikerketa bulegoak metodologia egokia abiaraziko du.
Gasteizko Udaleko Herritarren Parte-hartzearen Araudi Organikoak Gasteizko udalerriko herritar guztiei informazio eman eta horien parte-hartzea bideratzeko moduei, bitartekoei eta prozedurei buruzko arauak biltzen ditu.
8.  Estatistika eragiketa batean lortutako datu pertsonalak beste helburu baterako erabil daitezke?
Inolaz ere ez. Datu Pertsonalak Babesteko Legeaz gain, Estatistikari buruzko Euskadiko autonomia erkidegoaren 4/1986 Legeak (apirilaren 26koa) ere bere lehen tituluko 4. kapituluan estatistikako isilpekotasun beharra arautzen du datu horien tratamendua. Horren haritik, estatistiketarako hartutako material oro babestuta dago eta hainbat denbora pasa eta gero suntsitu egiten da.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: