Udalaren Opor Programa- Guraso elkarteek antolatutako jarduerak: udal baliabideak
2019an Gasteizko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako ikasleen 26 Guraso Elkartek antolatu zituzten opor-programak, Udalak diruz lagundutakoak.
Programa horiek eskola-instalazioen barruan garatzen direnez, familientzat abantaila bat dute: ikasleak ikasturtean zehar ibiltzen diren ingurune fisiko eta sozial berean egiten dira eta bereziki egokiak dira haur txikientzat.
Informa zaitez eta lagun iezaiozu zeure ikastetxeko guraso elkarteari!
Udal baliabideak
Udaleko sailek garatzen dituzten opor-programekin batera, Udalak ikasleen gurasoen elkarteek (IGE) eskola-oporraldian aisialdiko eta denbora libreko jarduerak antolatzen parte hartzea sustatzen du. Horretarako, baliabide batzuk jartzen ditu haien eskura:
Diru-laguntzak emateko deialdia
Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren deialdia, opor programak antolatzen dituzten guraso elkarteei zuzenduta. Deialdi honen helburua guraso-elkarteek jardueren antolaketan eta kudeaketan parte har dezaten bultzatzea da.
- Argibide eta harremanetarako: 945 161 509.
- Udal Hezkuntza Zerbitzuaren diru-laguntzaren deialdia.
Aretoak erabilera
Gizarte etxeetako zein udalaren kirol instalazioetako aretoak erabiltzeko aukera.
Argibide eta harremanetarako: 945 161 100.
Euskara Zerbitzuaren aholkularitza
Guraso elkarteei orientazioa ematea opor-jardueren proiektuetan hizkuntza tratamenduari buruz. Prestakuntza saio bat programak garatuko dituzten arduradunekin eta begiraleekin, euskararen erabilera sustatzeko estrategien inguruan.
Argibide eta harremanetarako: 945 16 16 16 luz. 6480 avadillo@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.