Aktiba(tu) - Antzerki-foruma

Aktibatu

Jarduera 14 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago (DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak).

Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea programaren bidez eskaintzen zaie ikastetxeei edo adin horietako haur eta nerabeekin lotutako beste talde batzuei.

Aurretik Eskubideen Batzordeetan landu diren eskubideei buruzko ikuspegia garatu eta zabaltzen da, giza eskubideak oro har aintzat hartzeko, eta eskubide horiek baliatzearekin lotutako erantzukizun pertsonalak ere lantzen dira.

Ikasturte bakoitzean gai edo eskubide zehatz bat hautatzen da, gazteak Gasteizko errealitateaz eztabaidatzen eta hausnartzen trebatu daitezen; praktika sortzailea eta artistikoa tresnatzat erabiltzen da, eta prozesu osoan protagonista izan daitezen bultzatzen.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: