Test moduko hautatze probak berrikusteko formularioa

Formularioa betetzea

Udalaren hautatze prozesuetako probek, oro har, eta ezagutzak neurtzeko proba eta azterketek, bereziki, SEGURTASUN ETA KALITATE handikoak izan daitezen saiatzen gara. Proba horien ezaugarriak kontuan hartuta, proba egin aurretik segurtasunari lehentasuna ematen diogu, eta, ondoren, ebaluatzeko tresnen azken kalitatea hobetzeko azken berrikusketak egiten ditugu.

Gure hautatze prozesuetako partaideen berdintasun egoera bermatze aldera, probak egiteko SEGURTASUN eta isilpekotasun arloko baldintza zehatzak izaten ditugu. Pertsona bakarrak izan du, gehienetan, probaren eta behin behineko txantiloiaren diseinuaren eta segurtasunaren erantzukizuna.

Segurtasunerako baldintza horiek eragotzi egiten dute probak hobetzerik izan dezaketen beste pertsona batzuk probak berrikusi ahal izatea. Epaimahaiak proba egiten den egunean bertan baliozkotzen du proba eta bere gain hartzen du proba amaitu eta berrikusi ondoren beharrezkoak diren baliogabetze eta aldaketak egiteko aukera, beti ere probako galderak baliozkoak, ulergarriak, gaiari egokituak, behar bezala zehaztuak eta baliodun erantzuna dutenak, hau da KALITATEKOAk izan daitezen.

Beraz, baliteke proba egin ondoren, proba publikoa denean, zuk galderen edo emandako erantzun-aukeren idazketan akatsak antzematea. Halaber, erantzunen txantiloian baliozkotzat jotako erantzunetan ere akatsak antzeman ditzakezu.

Funtzio Publikoaren Saileko Hautaketa eta Garapen Atalak formulario hau prestatu dugu zuk antzemandako akatsak epaimahaiari jakinarazterik izan dezazun. Akatsen berri emateko epea amaituta, berrikusteko proposamenak biltzen dituen txostena igorriko diegu proba prestatu duenari eta epaimahaiari. Ariketak zuzendu aurretik, probaren egileak lehenik eta epaimahaiak gerora, berrikusi egingo dute galdetegia eta txantiloia, jasotako informazioari jarraiki. Ondoren epaimahaiak egokitzat jotzen dituen baliogabetzeak, aldaketak eta zuzenketak egingo ditu.

Proba osatuko duten baliozko galdera eta erantzunak finkatu ondoren, epaimahaiak erantzun orriak zuzentzeari ekingo dio.

Epaimahaiak galdeketan eta erantzunen hasierako txantiloian izandako aldaketak argitaratuko ditu. Argitalpen honekin lehiakideek egindako ekarpen guztiei erantzun zaiela joko da.

Formulario honek ez du gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko balio.

Horrekin batera, epaimahaiak lehiakide bakoitzak lortutako BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK argitaratuko ditu. Puntuazio okerra ekarri duten irakurketa erroreak ALEGAZIOTZAT joko dira eta epaimahaiak bigarren argitalpenean, BEHIN BETIKO EMAITZETAN ebatziko ditu. Alegazioak herritarrei laguntzeko zerbitzuetan edo modu telematikoaren bidez ere aurkez daitezke.

Sistema honek zure parte-hartzea erraztea espero dugu. Hautatze sistemak hobetzeko emandako laguntza eskertzen dugu.

Formularioa betetzea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.