Gurasotasun positiboko kanpaina honen bidez, guraso gisa lagundu nahi dizuegu zuen haur osasuntsu, aske eta solidarioen garapena bultzatzen.
Horregatik, urte osoan zehar, hilero, mezu bat bidaltzen dizuegu zuen seme-alaben garapenerako garrantzitsuak diren alderdiak hausnartu, birpentsatu eta lantzeko.
Kanpainako mezu guztiak Flickr(Beste leiho batean irekiko da)-en ere ikus ditzakezu:
Alderdi batzuetan sakontzen laguntzeko, hemen uzten dizkizuegu 'tanten' mezu bakoitzerako gomendio batzuk:
Zure benetako presentziak segurtasuna ematen die
Familiarekin eta lagunekin ematen duten denborak prestatzen ditu beren bizitzako abenturari aurre egiteko
Zereginak eta erronkak planteatzeak haien sormena eta autonomia aktibatzen ditu
Haurtzaroan arau eta muga argiak jartzeak nerabezaroan duten autokontrola indartzen du
Haien ahalegina onartzeak eta beraien erantzukizunei balio emateak autoestimua indartzen dute
Erakuts iezaiezu beren emozioak eta gainerakoenak ezagutzen
Irakurtzeak mundua ezagutzen eta adimena garatzen laguntzen die. Lagun iezaiezu.
Familian jolasteak loturak eta haurren garapena indartzen ditu.
Autokontrolerako funtsezkoa da ikastea aukeratzen, ezetz esaten, eta itxaroten
Haien eredua zara; itzali pantailak eta konektatu haien garapenarekin
Zereginen banaketa orekatua izateak familiaren ongizatea hobetuko du
Errutinek segurtasuna ematen dute eta ingurunea esploratzeko askatasuna errazten dute
@vghaurtzaroafamilia
@vgHaurtzaroaFamilia
Gurasotasun positiboaren programa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.