BEA abian jartzeak Gasteizko bizikleta-bideen sarea hobetuko du, 1.700 metro bidegorri sortu edo zaharberritzeko aukera ematen baitu

2021eko ekainaren 9an

Azpiegitura berriak orain arteko 170 kilometroko sarera gehituko dira.

 

Bidegorri berriak

Etenik ez Gasteizen Autobus Elektriko Adimentsua abian jartzeko prozesuan. BEA garraio publikoko sistema iraungarri, irisgarri, berritzaile eta seguruagoa izango da. Udalak 9 milioi euro inbertitu dituelarik, azken teknologiaren arabera eginiko 13 ibilgailu elektriko berriek Gasteizko 14 auzo lotuko dituzte, TUVISAren 2. Linea baliatuta. 3 milioi erabiltzaile garraiatuko dituela aurreikusten da.

Baina horrez gain, BEAri esker hiria bera ere bertako espazio publikoa ere hobetu egingo dira. Duela aste gutxi BEAren ibilbide guztian korridore berdea egingo dela jakinarazi zen, 500 zuhaitz eta 15.000 zuhaixka zein lore-landare landatuko direlarik. Bada, gaur Udalak BEA abian jartzearen ondoriozko bidegorri berriak erakutsi ditu. Autobus elektrikoa abian jartzeko lanak aprobetxatu ditu Udalak bizikleta-sarea zabaltzeko. Horrenbestez, bidegorri berriak sortu dira, eta beste batzuk zaharberritu, BEA abiarazteko kontratuko aurrekontuaren kontura. Hiriak 1.700 metro bidegorri irabazi ditu, batez ere Arabako Unibertsitate Ospitalearen inguruan eta Jacinto Benavente kalearen ardatzean. Hauek dira orain arte egindako esku-hartzeak:

  • Pablo Neruda eta Leandro Viana kaleak: bidegorri bikoitz berria galtzadan, 426 metrokoa.
  • Euskal Herria bulebarra (ospitaleko ingurua). Ipar espaloian bi norabideko bidegorri berria, aparkaleku-lerroan, 175 metrokoa Eta hego aldean bi norabideko bidegorri berria, trafikotik bereizia espaloi mailan aglomeratu gorri bidez (lehen ospitaleko espaloian margotua zen), 175 metrokoa.
  • Jacinto Benavente: berriro asfaltatu da oso-osorik zaharberritu da Florida eta Sutaustegi Zaharreko kalearen arteko bidegorria. Gainera, eta esku-hartze osagarri gisa, udarako aurreikusitako asfaltatze lanen artean, Esmaltaciones arterainoko zati osoa zaharberrituko da, gaur egun oso egoera txarrean baitago.
  • Dagoeneko burutu diren esku-hartze horiez gain, datozen asteetan beste batzuei ekingo zaie, horiek ere BEA abiarazteko kontratuaren barruan.
  • Euskal Herria bulebarra (Eusko jaurlaritzaren ingurua): Ipar espaloian dagoen noranzko bakarreko bidegorria galtzadara jaitsiko da, eta bi noranzkoko bihurtuko, 275 metrotan.
  • Latinoamerika / Paraguai zatia: Hego aldean bidegorri bikoitz berri bat egingo da galtzadan, 240 metrokoa.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok gaur goizean azaldu duenez, “Udal honek beti dauka bizikleta gogoan. Horrenbestez, espazio publikoa birmoldatzeko esku-hartzeren bat planteatzen edo mugikortasunean aldaketa garrantzitsuren bat sustatzen den aldiko bidegorrien sarea –zein berriki 170 kilometroko distantziara iritsi baita– zabaltzeko ere. Jokamolde horren adibide asko ditugu: Hegoaldera zuzenduriko tranbiak hobekuntzak eragin zituen bizikleta-sarean, gauza bera gertatuko da tranbia Salburura eramateko lanekin, eta hala gertatu zen baita Biktimen Oroimenezkoaren eta Arkupeen ingurunea eraberritzekoekin ere… Eta orain BEArekin”.

 

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: La implantación del BEI permite crear o reformar 1.700 metros de bidegorris, mejorando la red ciclista de Vitoria-Gasteiz

  • Vaya, veo que se comenta algo y lo eliminan a las horas.

    Menuda libertad de expresión que existe en la página municipal...

    Jose Ruiz Normal 2021/06/11 19:37:02 Erantzuna eman zaio