Gabonen neskekin trafikatzeagatik lehen kondena lortu da
2021eko ekainaren 10ean argitaratua
Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Europar Batasunaren laguntzarekin, Solidaridad Vedruna (SOLIVE) elkarteak eta Arc-en-ciel elkarteak "Gabondar haurren eta nerabeen eskubideak babesteko" proiektua gauzatu dute 2019-2020 ikasturtean.
Arc-en-ciel elkarteak ahultasun larrian dauden haurrak hartzeko bi zentro kudeatzen ditu. Erregimen irekian edo barne-erregimenean, elkarteak lagundu eta orientazioa ematen die kaleko haurrei, indarkeriaren biktima diren haurrei (sexu-abusuak, tratu txarrak edo familia-desegituratzea), gizakien salerosketaren eta trafikoaren biktima diren haurrei, nahitaezko ezkontzen biktimei, eta espetxeratutako adingabeei. Hasierako oinarrizko laguntza eman ondoren (psikologikoa, medikoa eta legezkoa), diziplina anitzeko taldeak laguntza ematen die beren bizitza- proiektua sortu eta inplementatu dezaten, haien eskubidea baita, eta familian, hezkuntzan eta profesionalki gizarteratu daitezen.
Proiektuaren esparruan, talde honek salerosketaren biktima izan diren 12 neskato lagundu ditu, horietako 2 haur jaioberriekin. Legezko berreskuratze-prozedurak egin dira nazioarteko erakundeekin. Arc-en-Cielek, gainera elkarteak laguntzen zion neskato baten trafikatzailearen epaiketaren jarraipena egin zuen. 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Gabonen, neskekin trafikatzeagatik ezarritako lehen kondena da, eta hori aurrerapauso bat da haurrak babesteko.
Albisterako esteka: Une Gabonaise condamnée à 10 ans de prison pour trafic et exploitation d'enfants - Info241.com
Argazkia: Arc-en-ciel taldea
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.