Gasteizek Urrezko Erratza saria jaso du gaur

2021eko ekainaren 11n

Hondakinak bildu eta kudeatzeko erabiltzen diren tresnak ere baloratu dira.

Hondakinak eta Ingurumena Kudeatzeko Elkarte Teknikoa (ATEGRUS) ingurumenaren aldeko lanean nabarmentzen diren erakundeen lana aintzatesteko ematen duen Urrezko Erratza irabazi du Gasteizek.

Ana Oregi alkateordeak saria jaso du gaur “hiriko bilketa eta garbiketaren kudeaketagatik eta hondakinak bildu eta kudeatzeko lanean aritzeko abian jarri dituen tresnengatik”. Tresna horiek birziklapenean zuzenean lan egiteko aukera ematen diete herritarrei, eta hondakin gutxiago sortzen”, nabarmendu du elkarte antolatzaileak.

Gorka Urtaran alkateak gasteiztar guztiekin konpartitu du saria, guztien meritua delakoan. “Gure hiria erreferente izan da, da eta izango da aurrerantzean ere gure bizi-kalitatearen hobekuntzarako praktika egokien alorrean, zenbateraino, eta eredu berde bihurtzeraino, praktika iraungarrien eredu. Sariak garbiketa eta hondakinen kudeaketa aintzatesten baditu, lan horietan konplizea dira, zalantza izpirik gabe, gasteiztarrak; izan ere, gero eta kontzienteago direlarik, gero eta gehiago inplikatzen dira hiri hobe baten alde”, azpimarratu du alkateak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.