Gasteizko udalerriko elementu txikiak babesteko katalogoa egiteari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa

Noiz: 2021eko ekainaren 11tik uztailak 12ra

Nola: posta elektronikoaren bidez gestionadm2.0201@vitoria-gasteiz.org

2021eko ekainaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarrean aurreikusitakoarekin bat etorriz, kontsulta publikoa ireki da, hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren iritziak eta ekarpenak helarazi ahal izan ditzaten honako gai hauei buruz:

a) Planaren aldaketaren aurrekariak

Gasteizko udalerriak 63 toki-erakunde ditu, eta bertan biltzen dira garrantzi arkitektoniko eta/edo kulturala duten elementu txiki gehienak.

Landa-ingurunean sakabanatuta dauden ondare-elementu horiek lotuta daude nekazaritza eta abeltzaintzako eta industriaurreko ekoizpen- eta eraldaketa-jarduerekin, bai eta joko tradizionalekin, erlijiotasunarekin, bide-azpiegiturekin eta ureztatzearekin ere. Besteak beste, herri-lanak osatzen dute obra hidraulikoak, ekoizpen-fokueak, landa-eraikuntzak, aisialdirako eta kirolerako eraikuntzak eta adierazpen erlijioso eta jurisdikzionalak.

b) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Arkitektura eta cultura aberastasunari gero eta balio handiagoa ematen zaion testuinguru honetan, elementu txikiek ez dute babesteko tresna juridiko egokirik.

c) Onartzeko beharra eta aukera

Aurrekoarekin lotuta, ezinbestekoa da elementu txikien katalogoa egitea horiek identifikatu eta babesteko.

Nahiz eta hasieran elementu txikien katalogoa Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Berrikuspenarekin batera izapidetu nahita, elemento txikiak basbesteko horain katalogoa egitea hobeagoa da.

d) Arauaren helburuak

Elementu txikien katalogoa egitearen helburua elementu txikien zerrenda zehatza egitea da, haien deskribapena eta kokapena jasota.

e) Egon daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Katalogoa tresna egokia da elementu txikiak babesteko. Izapidetzeko, ordenantza egiteko prozedurari jarraituko zaio. Hala ere, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa gisa ere izapidetu liteke.

Tresna juridiko egoki baten bidez elementu txikien zerrenda artikulatu ezean, ezingo da elemento txikiak behar bezala babestea.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.