Uda Mendizorrotzean

Udako denboraldia Mendizorrotzean maiatzaren 27tik irailaren 18ra izango da.

Kirol esparrua 8:00etatik 22:00etara egongo da irekita, astelehenetik igandera.

Sarbidea eta tarifak

  1. Udalaren kirol instalazioetako bazkide izatea, edo aldi baterako pasea edukitzea.
  2. Eguneko sarrera ordaintzea. Sarrerak online erosteko zerbitzua eskaintzen da. Horren bidez, banakako nahiz taldeentzako sarrerak eros daitezke. Sartzeko, mugikorrean sortzen den QR kodea baliatu behar da.

Ordutegiak

Igerileku olinpiko klimatizatua (barrukoa)

8:00etatik 21:30era. Aurreikusita dago igerileku klimatizatua uztailaren 8tik uztailaren 31ra itxita egotea, mantentze-lanak direla eta.

Kanpoko igerileku olinpikoa eta igerileku txikia

Astelehenetik igandera irekita egongo da.

  • Maiatzaren 27tik uztailaren 8ra, 09:00etatik 21:30era.
  • Uztailaren 9tik uztailaren 31ra, 08:00etatik 21:30era.
  • Abuztuaren 1tik irailaren 18ra, 09:00etatik 21:30era.
Aquamendi eta igerileku txikia

  • Maiatzaren 27tik ekainaren 16ra, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara; larunbat eta igandeetan, 10:30etik 21:00etara. Txirristak 20:30ean itxiko dira.
  • Ekainaren 17tik uztailaren 31era, astelehenetik igandera, 10:30etik 21:00etara. Txirristak 20:30ean itxiko dira.
  • Abuztuaren 1etik irailaren 11ra, astelehenetik igandera, 10:30etik 20:30era. Txirristak 20:00etan itxiko dira.
  • Irailaren 12tik 18ra, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:30era; larunbat eta igandeetan, 10:30etik 20:30era. Txirristak 20:00etan itxiko dira.

Edukiera

Kirol Jarduerak

Udako kirol ikastaroak Gamarrako parkean eta Mendizorrotzean: padela, tenisa, hondartza boleibola, jolas-igeriketa , multijokoa, aquapaddle-a etab. 15 eguneko eta hilabeteko ikastaroak dira, astelehenetik ostiralera edota larunbatetik igandera.

Oharra: Mendizorrotzeko kirol esparruko eta Gamarrako parkeko ikastaroetan izena emateak ez du kirol guneetara sartzeko eskubiderik ematen.

Garraio publikoa

Línea BEI A eta B Mendizorrotzeko geltokia

  1. Linea: Lasarteko geltokia.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.