Udan Gozatu - Gazte-Uztaila
Izen-ematea
Kontsultatu nola eman izena Izena emateko instrukzioetan.
Hartzaileak
12 eta 15 urte bitarteko gazteak. Adina betea izan behar dute jarduera egiteko unean.
Antolakuntza
Kodea | Datak | Plaza kopurua |
---|---|---|
1063 | Uztailaren 14tik 18ra | 35 |
*2025eko udarako Gazteria Zerbitzuaren eskaintza Gazte Uztaila, Cunit1, Cunit 2, Nantes eta Naturabentura programek osatzen dute. Zozketan zein plaza libreetan, guztiak hartu ahal izango dira kontuan, baina bakar batean parte hartu ahal izango da.
Hizkuntza: euskara (parte-hartzaileek euskara maila nahikoa izan beharko dute, esperientziaz komunikatzeko zailtasunik gabe gozatu ahal izateko).
Lekua:
Jarduerak hainbat lekutan egingo dira: hirian bertan, probintzian zehar edo probintzia mugakideetan.
Ordutegia: 10:00etatik 17:30era.
Garraioa: autobusez. Elkartzeko tokia Gasteizko autobus geltokia izango da (Euskaltzaindia enparantza, z/g).
Prezioa:
- Tarifa orokorra: 90 euro.
- Pertsona bekaduna: 45 euro.
Itzulketak:
Ekainaren 6tik aurrera ez da itzuliko izen-emateen dirurik, ez bada gaixotasunagatik (medikuaren egiaztagiria aurkeztuta) edo egoera larriagatik. Kasu horretan (justifikatuta dagoenean), ordaindutakoaren %85a itzuliko da (erabiltzailearen kontu korrontean sartuz). Itzuliko ez den % 15a kudeaketa-gastuetara bideratuko da.
Deskribapena
Egitasmo honen bidez, gure inguruko lekuak ezagutuko dituzu, zure adineko beste pertsona batzuekin askotariko jarduerak eginez.
Gazte-Uztailak astebeteko iraupena du, astelehenetik ostiralera, eta egunero ekintza/txango desberdinak egingo dira. Hainbat aisiadi ekimen, jolas, eta kirol-jarduera uztartuko dira naturguneetan.
Aurtengo txangoak hauek izango dira:
Gincana Durangon + Elorrioko igerilekuak.
Arroila-jaitsiera (Aguaqué) + Fresnedoko igerilekuak.
Gorlizko itsasargia eta hondartza.
Zirauntzaren iturburua + Araiako igerilekuak.
Igeldoko parkea + Ondarretako hondartza.
Informazio dosierra
Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu ahal duzu prestatu dugun informazio dossierra.
Parte hartzeko baldintzak
Ondorengo dokumentuak derrigorrez osatuta eta sinatuta eraman behar dira, bilerara edo jardueraren lehenengo egunera:
- Tutore edo gurasoen baimena (pdf)
- Osasun Txartelaren fotokopia, ahal dela koloretan.
Partaideen portaera Vitoria-Gasteizko Udaleko gizarte-etxeen eta kirol instalazioen araudiaren menpe egongo da. Araudi honetan bildutako arauak ez betetzeak zigorra ezartzea ekarri ahal izango du, baita udalekuetatik kanporatzea ere.
Antolatzailea eta kontaktua
Gazteria Zerbitzua | Telefonoa: 945 16 16 16, 6511 luzapena | juventudtl2@vitoria-gasteiz.org
Gazte-Uztaila Udan Gozatu! opor-jardueren eskaintzaren parte da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.