Gamarrako igerilekuen abonua itzultzea: ekainaren 1a baino lehen erosi zuten pertsonak

2021eko ekainaren 11n

Gamarrako abonua 2021eko ekainaren 1a baino lehen lortu zutenek ordainketa osoa itzultzeko eska dezakete, hala nahi izanez gero. Horretarako, ekainaren 28ra arteko epea dute, eta eskabidea Erregistro Elektronikoaren edo Herritarrentzako Arreta Bulegoen bidez egin dezakete, eskabide orokor bat aurkeztuz, honako hauek adierazita:

  • Abonuaren titularraren datuak.
  • Itzulketa zein kontu-zenbakitan egin behar den.
  • Kontuaren titularraren izena, titularra ez bada.

Ez da zati bat soilik itzuliko, ordaindutakoa zerbitzu global bati dagokiolako.

Igerileku olinpikoa ixtea

Maiatzaren 31n, Udalak jakinarazi zuen Gamarrako parkeko igerileku olinpikoa itxita egongo zela udako kanpaina osoan; izan ere, bertan antzemandako matxurak zortzi asteko konponketa-epea eskatzen du. Konponketa-lanak bateraezina dira parkeko gainerako zerbitzuekin eta jende kopuruarekin. Gamarrako abonuak saldu aurretik egoeraren berri ematea ezinezkoa zenez (salmenta maiatzaren 17an hasi zen) erabaki hau hartzera eraman du.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.