Udako kultur programazioa aire zabalean
Kaleko udako kultur programazioa Gasteizko plaza, lorategi eta espazio irekietara itzuliko da 2022an. Uztailaren 3tik eta irailaren 4ra arte iraungo du. Publiko guztientzako jarduerez beteriko bi hilabete izango dira, eta hiriaren erdigunea zein auzoak agertoki izango dituztenak.
Gasteizko eta Euskadiko konpainia eta taldek hartuko dute parte programazioan. Guztira, 21ikuskizun taularatuko dituzte, hala nola kontzertuak, musika ibiltaria, dantza, zirku-ikuskizunak, antzeslana, bakarrizketak ... Sarrera librea izango da, erreserbarik gabe eta edukieraren leku guztiak bete arte.
Informazio guztia: Udako kultur programaren agenda | Udako liburuxka (pdf)
Beste egitarau batzuk
- Udal Musika Bandaren aire zabaleko egitaraua, ostiralero 19:00etan, urrira arte.
- Uztailaren 16an Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa tradizionala izango da.
- Floridako Dantzaldiak berrezkuratzen dira, bi urtez ezin izan baitira ospatu.
- Zine aire zabalean: vitoriagasteizciudaddecine.com
- ‘Kazetaritza, bertatik bertara’ itzuliko da, abuztuaren 29tik irailaren 2ra.
- Irailean, Dantza plazan.
- Eta Olarizuko erromeria irailaren 12an izango da.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.