VG.1936ko (g)uda erakusketa-ibilbidea

Noiz
Hasiera eguna: 2021/06/19, hasiera ordua: 10:30, amaiera eguna: 2021/06/20, amaiera ordua: 13:00
Deskribapena

Argazkigintza eta historia uztartuz, Espainiako Gerra Zibilaren lehen egunak ulertu eta aztertu nahi dituen proiektua da. Gasteizko hainbat argazkiren bidez, garai hartan oso garrantzitsuak izan ziren hainbat gai jorratu nahi dira, hala nola: emakumearen papera, Elizaren garrantzia, gizartearen militarizazioa eta haren ondorioak, etab. Proiektua hainbat kaletan jarritako argazkien bidez bideratuko da.

1936ko (g)uda. Argazkiak eta ibilbidearen planoa Imagen archivo pdf

Kartela Imagen archivo pdf

Helburua

Bisitaria Gasteizko historiara hurbiltzea eta Espainiako Gerra Zibila bezalako gatazka batek gure gizartean izan zuen eragina egiaztatzea. Proiektu honen helburua 1936ko irudi historikoak deskribatzea da, garai hartan gertatutakoak aztertuz, baina helburu politikorik gabe.

Edukia: kaleko erakusketa

Sei argazki (metro 1 x metro 1) jarriko dituzte hiriko hainbat kaletan, oinezkoari ibilbide historiko baten zehar bisita gidatu bat eginez. Argazkiak Ceferino Yanguasek ateratakoak dira eta jende guztiarentzat egongo dira ikusgai. Gainera, panel bakoitzean hainbat diptiko eskainiko dira, argazki bakoitza bere testuinguruan kokatzeko.

  • Bisita libreak: erakusketa 10:30etik 13:00etara egongo da zabalik, eta libreki bisitatu ahal izango da. Erakusketa-puntu bakoitzak diptiko bat jarriko du interesdunen eskura. Diptiko horretan ibilbidearen mapa, argazkiak eta bertan azaltzen diren gertaera historikoei buruzko informazioa jasoko dira.
  • Bisita Gidatuak: erakusketa ibilbide osoan zehar bisitatu ahal izango da, eskarmentu handiko gidari batekin. Bi bisita gidatu eskainiko dira: ekainaren 19an, 11:00etan (gaztelaniaz), eta ekainaren 20an, 11:00etan (euskaraz). Irteera: Gasteizko Tren Geltokitik. Aldez aurretik erreserbatu behar da lekua, ondorengo helbidera idatziz: 1936.VG@gmail.com
  • Ibilbidea: Tren geltokia, Dato, Plaza Berria, Mateo Moraza, San Migueleko balkonada eta Goiuri jauregia.
  • Hizkuntza: Euskera eta gastelaniaz.
  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Bisitak erreserbatzeko: Email 1936.VG@gmail.com

Twitter3030 Twitter: @VG_1936(Beste leiho batean irekiko da)

Instagram3030 Instagram: VG1936 (Beste leiho batean irekiko da)

Dinamizatzaileak

Erakusketa "Vitoria-Gasteiz 1936ko (G)uda. Un verano en guerra " Gasteizko hainbat gaztek osatutako VG1936 kolektiboaren ekimena da. Erakusketa hau egin ahal izateko, gazte horiek Udal Artxiboan arakatu dute 1936ko udan ateratako argazkien bila, argazkiak atera ziren toki berberetan jartzeko asmoz.

Ekimen hau Gazteria Zerbitzuaren "Haziak- Ideas jóvenes” proiektuaren saria jaso du.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.