Dosierra (Euskal Trenbide Sarea): P20019765(Beste leiho batean irekiko da)
Egoera: amaitua.
Proiektuaren aurrekontua: 20.814.270,72 € (BEZ barne)
Gauzatzeko epea: 30 hilabete
Kontrola eta egiaztapena: Euskal Trenbide Sarea (ETS)(Beste leiho batean irekiko da)
Adar berriak 2.575 metroko luzera du, eta egiturari, tamainari eta formari dagokienez berdinak izango diren eta nasak alboetan izango dituzten bost geltoki berri eraikitzea aurreikusten du. San Luzian, La Iliada, Nikosian, La Unión eta Salburuan egongo dira.
Tranbiaren luzapenak hiriaren ekialdean dauden auzoen zuzeneko lotura hobetzea ahalbidetuko du. Zehatzago esanez, Santa Luzia eta Salburua auzoak erdigunearekin, Lakuako autobus geltokiarekin eta gaur egun dauden lineen zerbitzuak dituzten guneekin. Era berean, auzo horiek Hegoalderekin eta EHUko campusarekin lotzeko aukera ematen du, abian jarriko den Hegoaldeko luzapenari esker.
ETSren webgunean kontsulta dezakezu proiektuari buruzko informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.