Komuna zaborraren ontzia bezala erabiltzeak trabak eragiten ditu saneamendu-sarean eta ingurumenari eragiten dio. Ez urak arazteko metodoak ezta saneamendu-sareak ere, ez dira diseinatu osagai kimiko guztiak ezabatzeko, ez eta komunetik botatzen diren hondakinen hondakin-partikulak ere. Zeure esku dago saneamendu-sarean gertatzen diren butxadurak eta matxurak saihestea.
Ez elikatu Munstroa(Beste leiho batean irekiko da) kanpainaren bitartez, paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan arriskuak ezagutarazi nahi zaizkie herritarrei, ohitura arduratsuak sustatuz. Ekimena Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatu du, eta hiri-arroen degradazioaren aurka borroka egitea helburu duen "Herritarren ohiturak eta urgaineratutako kutsatzaileak" delako hedapen handiagoko proiektuaren barruan mamitu da.
#ezelikatumunstroa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.