Aranbizkarreko BIZANek eta Aranbizkarra I osasun zentroak kafe tertulia bat antolatu dute Aranbizkarra auzoan dauden osasun baliabide eta aktiboak ezagutu eta mapeatzeko

2025eko urtarrilaren 20an argitaratua

Aranbizkarra I osasun zentrora iritsi berri diren Familia eta Komunitate Medikuntzako hiru egoiliarrek eta erizain komunitarioak lankidetza eskatu diote Aranbizkarreko BIZANi, Aranbizkarran dauden osasun baliabideak eta  aktiboak ezagutu eta mapatzeko aukera emango dien ekimen bat garatzeko. Hauek dira osasun aktiboak: pertsonen ongizate fisikoa, emozionala, espirituala eta soziala hobetzen duten eta bizilagunek ezagutzen dituzten komunitateko edota auzoko baliabide, pertsona edo jarduera guztiak. Horregatik, kafe tertulia bat egitea pentsatu genuen, jarduera kolektiboa gisa, aukera izateko eztabaidatu, iritziak trukatu eta auzoko herritarrak ondo sentiarazten dituzten leku, baliabide, jarduera eta pertsonak identifikatzeko. Gainera, horrek erraztuko du osasun zentroan inguruko osasun baliabideak gomendatzea.

Kafe tertulia Aranbizkarreko BIZANen egin zen azaroaren 25ean. Auzoko osasun zentroko familia medikuntzako eta medikuntza komunitarioko prestakuntza jasotzen ari ziren egoiliarrek dinamizatu zuten jarduera. Topaketa horretan hainbat pertsonak hartu zuten parte, hala nola kaleko hezitzaileek, auzoko bizilagunen elkarteko presidenteak, Araneko BIZANeko gizarte langileak, komunitateko erizainak, BIZANeko udal teknikariak, Sirimiriko koordinatzaileak eta Aranbizkarreko eta Araneko BIZANeko teknikariek; baita BIZANeko eta osasun zentroko erabiltzaileek ere.

Topaketa produktiboa izan zen, eta auzoko osasun baliabideak identifikatu ziren, hala nola Aranbizkarreko BIZAN, Amaia Zentroa, gizarte etxeak, auzo elkartea eta osasun parkeak, besteak beste. Era berean, ibilaldi osasungarriak edo inguruko belaunaldien arteko jarduerak nabarmendu zituzten bertaratutakoek auzoko pertsonen ongizatea hobetzen duten baliabide gisa. Gainera, hobetzeko proposamenak planteatzeko eta gizarte sare bat sortzeko aukera izan zen, auzoan bizi diren pertsonen ongizate fisiko eta emozionala lantzeko helburuarekin.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetako parte hartzaileei laguntzeagatik.

Eskerrik asko!!!

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.