Gabonetan BIZANeko adinekoek apaindu dituzte haien auzoak
2025eko urtarrilaren 20an argitaratua
Topaketa hauetan gure irudimena askatu dugu, eta dibertitzeko eta hitz egiteko uneak sortu ditugu. Ekimen honen motibazio nagusia establezimenduei eta zerbitzuei gure auzoekin duten konpromisoa eskertzea izan da.
Aranbizkarreko BIZANen eskulanak oparitu zaizkie Aranbizkarra 1. eta 2. osasun-zentroei, Martínez de Alegría urdaitegiari, Elda Rodríguez optikaeta farmaziari eta Helios okupazio zentroari. Piztu zure auzoa programako taldekoek aukeratu zituzten auzoko denda eta zerbitzu horiek guztiak.
Herrandarren zentroko BIZANen eskulanak gertuko bi farmaziatan banatu dira (Lda. Cristina Dávila De Eusebio eta Lda. Amaia Ormazabal de la Cruz), Nagore Ezquerra Ibarraran Podologian, Sarralde liburu dendan, Gustazos gozotegian, Paradise arropa dendan, Bidezko Merkataritzako dendan, Donnay hortz klinikan eta Pelayo eta Mapfre aseguru bulegoetan. Jarduera honek harrera zoragarria izan du establezimenduetan. Gainera, martxoan establezimendu lagunkoien ikastaroa egitera gonbidatu ditugu.
Pilarreko BIZANen, Piztu zure auzoa programakoek eta auzoan lagundu nahi izan duten guztiek parte hartu dugu parte. Gabonetako apaingarriak auzoko hainbat tokitan banatu ditugu: botiketan, harategietan, ikastetxeetan, institutuan, osasun zentroan, gizarte etxean, ostalaritzan eta liburu dendan. Oso aberasgarria izan da bai adinekoentzat, bai eskertu duten establezimenduentzat. Arrakasta hori ikusita, datorren urtean errepikatu nahi dute denek.
BIZANetik eskerrak eman nahi dizkiegu establezimendu eta zerbitzuetako pertsona guztiei. Eskerrik asko zuen adeitasunagatik.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.