Bizikleta ohiko moduan erabiltzen baduzu, doan konpon dezakezu gizarte-etxeen kanpoaldean eta aisialdirako beste gune batzuetan dauden bizikletak konpontzeko estazioetan.
Gogoratu zure bizikleta behar bezala mantentzeak segurtasun handiagoa dakarrela ibilgailu hau erabiltzen duzunean.
Gizarte-etxeetan eta kiroldegietan.
Kontsultatu estazioen kokapenen zerrenda
Estazioa irekita ez badago, eskatu giltza dagokion gizarte-etxean edo kiroldegian.
Zure bizikleta konpontzeko:
Gurpilak puzteko, jarraitu pauso hauei:
Estazioak AISI 304 altzairu herdoilgaitzezkoa dira eta pintura-hautsarekin (RAL 9005) estalita daude, eta horrek erresistentzia eta iraunkortasuna bermatzen du. Gainera, tratamendu antibandalikoa dute, ekintza bandalikoetatik babesteko eta tresnak seguru mantentzeko. Tresnak estazioaren barruan babestuta egongo dira. Udalak sarbidea irekita daukanean bakarrik erabili ahal izango dira.
VGH90 – Bizikletak konpontzeko guneak proiektua Vitoria-Gasteiz Hobetuz (2023-2024) laugarren edizioko proposamen gisa sortu da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.