Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Urarteko baratzeak eskatzeko epea ireki du

2025eko urtarrilaren 16an argitaratua

Laborantzarako 50 lursail baino gehiago eskainiko dituzte eta 4 urtez ustiatu ahal izango dira.

Erabiltzailea baratzean lanean

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak urtarrilaren 9an ireki zuen Urarteko udal-baratzeetako lursailak eskatzeko epea (ikusi oinarriak). Baratze horiek Abetxukun, Zadorrako parkean (Eraztun Berdea), dagoen baratzezaintza ekologikorako udal-ekipamendua dira eta 2007an jarri ziren martxan gasteiztarrek laborantzarako gero eta lursail gehiago eskatzen zituztela ikusita.

Aurten, 50 lursail baino gehiagotarako sarbidea eskaini ahal izango da eta gehienez 4 urtez erabili ahal izango dira. Lursail bat erabiltzeko eskaera egiteko epea otsailaren 7an amaituko da. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da San Martingo Bulego Teknikoetan edo Herritarren Arretarako Udal Bulegoetan, helburu horretarako aipatutako bulegoetan edo egoitza elektronikoan emango den instantzia-eredu normalizatuaren bidez.

Honako hauek dira baratze horietako bat eskuratu ahal izateko baldintzetako batzuk: adinez nagusia izatea, biztanleen udal-erroldan egotea eta deialdia argitaratu den dataren aurreko bi urteetan udal-lursail bat erabili ahal izateko baimenik ez eskuratu izana.

Orain arte, nekazaritzarako lur horiek erabili ahal izateko ia 1.000 baimen eman dira.

Informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.