Herritarren postontzia - Aukeratu gaia eta parte hartu!
Gasteizko herritartasuna era askotarikoa da: auzo ezberdinetan bizi gara, gure gustuak eta interesak ditugu, eta arazo ezberdinei egin behar diegu aurre. Horregatik, parte hartzeko orduan, pertsona bakoitzak bere zaletasunak ditu.
Elkarguneetan eta Auzoguneetan lantzen diren gaiak herritarren postontzian jasotzen dira. Posible da irekitako edozein harietan parte hartzea edo eztabaidarako gai berri bat zabaltzea.
Parte hartzeko informazioa
Elkargune bakoitzaren web orrialdetik, eta Auzogune bakoitzaren web orrialdetik, egindako bileretako aktak eskura ditzakezu, bai eta egingo diren gai-zerrendak ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.