Garraio laguntzari buruzko ohiko galderak

1.  Non eskura dezaket informazioa?
Udaleko web orrialdean:
https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u1f560f07_14d757ff0f6__7ed7
ALHAOn:
https://www.araba.eus/botha/Busquedas/Resultado.aspx?File=Boletines/2019/070/2019_070_01862_E.xml&hl=
2.  Diru-laguntza hau zertarako da?
Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako programetan parte hartzen duten ikasleen garraioa finantzatzeko: Magialdia, Arte eta Historia Ibilbideak, Gasteiztxo eta Musika Adierazpena.


Dirulaguntzaren objektua honako hau izango da: ikastetxeak dirulaguntzaren deialdian adierazitako ikasturtean zehar jasandako garraio-gastua izango da, hau da, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikasleak garraio kolektiboetan garraiatzeak eragindako gastuak zehazki.

Garraio kolektibotzat hartuko da bai garraio kolektibo publikoa (autobusa zein tranbia) eta bai ikastetxeek berariaz kontratatutako garraio kolektiboa ere.
3.  Zein da erakunde onuraduna?
Gasteizen derrigorrezko hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeak, beraien ikasleek Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako programetan parte hartzen dutenean eta horretarako garraio-zerbitzu kolektiboa erabili behar dutenean, ikastetxetik programa gauzatuko den lekura joateko eta alderantzizko bidea egiteko.

4.  Nola egin daiteke dirulaguntzaren eskaera?
Eskabideak eta horrekin aurkeztu beharreko agiriak herritarrentzako arreta-bulegoetara eramanez edo Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztuz, baita legez aurreikusitako gainerako moduetan ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoaren ildotik.
Epea: Dirulaguntzen oinarriak ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik dirulaguntzaren deialdian adierazten den epera arte. Epez kanpo aurkeztutako eskabideak ez dira kontuan hartuko.

5.  Nork egin dezake eskabidea?
Gasteizko derrigorrezko hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeen zuzendariek, ikastetxe horietako ikasleek Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako hezkuntza-programetan parte hartzeko garraio kolektiboa behar izatekotan.
Zuzendariek eskabidea aurkeztu beharko dute urte horretarako Gasteizko Udalaren dirulaguntzen oinarri orokorretan adierazitako ereduari jarraiki; eredu hori udalaren web-orrian dago eskuragarri.
6.  Non zehazten da eskariarekin bat aurkeztu beharreko dokumentazioa?
Oinarri espezifikoen 8. puntuan:
- Ikastetxeko zuzendariak sinatutako dirulaguntzaren eskabidea, Gasteizko Udalak urte horretarako emandako dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarri orokorretako ereduaren arabera; webgune honetan eskura daiteke: vitoria-gasteiz.org/subvenciones
- Ikasturte horretan Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatu dituen eta ikastetxea izena emanda dagoen hezkuntza-programak (Magialdia, Arte eta Historia Ibilbideak, Gasteiztxo eta Musika Adierazpena) biltzen dituen zerrenda, eta gastuaren aurreikuspena (oinarri espezifikoekin batera doan 1. eranskina).

Hezkuntza Zerbitzuan dirulaguntza lehen aldiz eskatzen bada edota datuak aldatu badira, honako hauek ere aurkeztu behar dira:
- Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
- Banku-erakundeak emandako ziurtagiri eguneratua; agiri horretan, kontu-zenbakia eta kontuaren titularra agertuko dira, kontuan hartuta, betiere, ikastetxeak izan behar duela titularra.
7.  Zer da eta non eskura dezaket Ogasunarekiko ordainketekin aldian egotearen ziurtagiria?
Zergadunek honela lor ditzakete Foru Ogasunaren zerga-ziurtagiriak:
Egoitza Elektronikoaren bidez:
Pertsona juridiko eta erakundeek, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak badira, eta pertsona fisiko enpresaburu edo profesionalek, sozietate zibilek, ondasun erkidegoek eta jabeen erkidegoek, aurreko ekitaldian edo urte honetan hamabost (15) erregistro baino gehiagoko urteko laburpen edo informazio-aitorpenen bat aurkeztu badute, Egoitza Elektronikoaren bidez eskuratu behar dituzte honako ziurtagiri hauek:
- Zerga betebeharrak egunean dituztela jasotzen duten ziurtagiriak (azpikontratistak, zerga-egoera, dirulaguntzak eta herri-administrazioen kontratuak).
- Landa- edo hiri-ondasun higiezinei, jarduera ekonomikoen gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko ziurtagiriak.
- Errolda-egoeraren ziurtagiriak.
Zerga-aitorpenen kopiak eskuratu ahal dira, online izapidetuta, Egoitza Elektronikoan, hain zuzen, “Banakako aitorpenak aurkeztea ”•edo “Errenta eta ondarea - Banakakoak” izapideetan, “Aitorpenen kontsulta" atalean.
Ziurtagiriak zergadunaren etxera bidaltzeko eskaera eginda, ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe.
Eskaera egiteko beste era batzuk:
Egoitza Elektronikoaren bidez eskatzera behartuta ez dauden pertsona fisikoentzat bakarrik.
Zerga-informazioari buruzko telefonoan (945 181 555), zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagirien eskaera egiteko.
002 eredua beteta, eskatzailearen IFZren fotokopiarekin batera edo posta elektronikoz hacienda@araba.eus helbidera bidali edo Ogasun bulegoetan aurkeztuko da. Ziurtagiria postaz bidaliko da interesdunaren zerga-helbidera, ogasun bulegoetan eskura jaso nahi duela adierazten ez badu.

8.  Zeintzuk dira dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpideak?
Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa atal honetan aurreikusitako banaketa-sistema aplikatuz zehaztuko da, baina ezin izango du inoiz ere gainditu elkarte bakoitzak egindako gastuaren ehuneko 100.

Hauxe izango da banaketa-sistema:

a) Deialdiko kredituaren ehuneko 50 onartutako ikastetxeek aurreikusitako gastuaren arabera proportzionalki banatuko da. Atal honetan emandako dirulaguntza ezin izango da izan 1.000,00 euro baino gehiago.

Atal honetan emango den dirulaguntza honela zehaztuko da:

— Ikastetxeren batzuek 1.000,00 euroko dirulaguntza gainditzen badute, eman daitekeen gehieneko dirulaguntza jasoko dute, hau da, 1.000,00 euro.

— Horrelako ikastetxerik bada, horiek kontuan hartuta eta, halaber, dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa ere kontuan hartuta, berriro aplikatuko da irizpidea funtsaren gainerako zatiarekin, lehen kalkuluan eman zekiekeen zenbateko maximora iritsi ez diren ikastetxeen artean, eta horrela jarraituko da, behar beste aldiz.

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du berak antolatzen dituen hezkuntza-programetan ikastetxeek izena emanda duten, onartutako ikastetxeek programa horietan gastuen aurreikuspena egin dutenean.

Ez da kontuan hartuko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren hezkuntza-programa jakin bat
garatzeko lekura ikasleak garraiatzeak sortutako gastuaren aurreikuspena, ikastetxeak ez badu formalizatu programa horri dagokion izen-ematea.

b) Gainerako kreditua, ehuneko 50, onartutako eskabideen artean banatuko da proportzionalki, ondorengo atal hauetako bakoitzean ikastetxe bakoitzak lortu duen puntuazio osoaren arabera:

— Dagokion ikastetxean matrikulatutako ikasleen kopuruaren araberako puntuazioa. Horrela, aurreko ikasturtean zenbat haur izan diren matrikulatuta, horrenbeste puntu esleituko zaizkio horietako bakoitzari.

— Ikasle bekadunen kopurua bider 3 egin ondoren ateratzen den puntuazioa, betiere, Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak aurreko ikasturteaz emandako datuen arabera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mende dauden ikastetxe publikoen kasuan, aurreko puntuazioa bider 2 egingo da berriro.

Bekadun ikasletzat joko dira aurreko ikasturtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko beka jaso duten ikasleak, Hezkuntzako sailburuaren aginduak xedatutakoaren arabera.

— Ikastetxeak “Hamaika Esku” esku-hartze planean parte hartzen badu, aurreko puntuazioa bider 2 egingo da berriro ere.
9.  Dirulaguntza noiz onartzen da?
Deialdiaren ebazpena egitean eta Tokiko Gobernu Batzarrean onartzen denean. Ebazpenean dirulaguntzaren zenbatekoa eta egingo diren bi ordainketak zehaztuko dira. Lehenengo ordainketa urritik abendura izango da eta bigarrena, urtarriletik ekainera.

10.  Dirulaguntzaren justifikazioa nola egin behar da?
Bai urritik abendura, bai urtarriletik ekainera jasotako dirulaguntzaren justifikazioak bateratuta aurkeztu behar dira, behin bakarrik.

Honako agiri hauek aurkeztu behar ditu ikastetxeak:

— Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatu dituen eta ikastetxea izena emanda dagoen hezkuntza-programak (Magialdia, Arte eta Historia Ibilbideak, Gasteiztxo eta Musika Adierazpena) biltzen dituen zerrenda; datak, parte hartu duten ikasleak eta egindako gastua ere adierazi beharko dira (oinarri espezifikoekin batera doan 2. eranskina).

— Dirulaguntzaren xede den zerbitzurako erabilitako funts propioen edota, halakorik bada, beste erakunde batzuetatik jasotakoen frogagirien zerrenda (oinarri orokorretako 1-J eranskina).

— Dirulaguntzaren xede den garraio-zerbitzuarekin lotutako gastuen agirien zerrenda (oinarri orokorretako 2-J eranskina).

— Diru-sarreren eta gastuen balantzea (oinarri orokorretako 3-J eranskina).

— Diruz lagunduko zerbitzuari dagozkion fakturak, jatorrizkoak, eta fakturak aurreikusitako garraio-zerbitzuaren ondorioz sortutakoak direla dioen zinpeko adierazpena; bai eta agiri horiek eskuragarri daudela egiaztatzeko agiria ere (oinarri orokorretako 5-J. eranskina).

Garraio kolektibo publikoa erabili bada, egindako gastua xede horretarako jaulkitako txartelen bidez justifikatu ahal izango da. Guztiek egun eta ordu berean emandakoak izan behar dute, eta hezkuntza-programara joateko egindako ibilbidearekin eta hari dagokion egunarekin bat etorri behar dute.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: