Erakusketa: Arabako Artisten Bigarren Biurtekoa Fortes Insenta 2025

  • 2025/03/08 - 2025/05/04
    • Asteartetik igandera: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
  • Ataria
  • Publiko guztiak
  • Elebiduna

FORTES INSENTAren bigarren biurteko hau 2023. urteko aurreko biurtekoa bezala garatuta dago, Arabako artistei agerikotasuna emateko. Artista horietako bakoitza esparru profesional desberdinetako beste emakume batzuengan inspiratzen da, haien bizi-ibilbidean eta nortasun paregabean. Horrekin, erakusketa piktoriko eta fotografiko hau sortzeko haria garatu da.

Bertako emakume artisten erakusketa kolektibo honek emakume guztiei buruz hitz egiten du, sinergiak sortuz, aurpegiak jarriz. Artea ezagutza-hizkuntza eta batetik bestera transmititutako sentsazioak dira, eta erakusketa kolektibo honekin sentsazio eta sentimendu horiek Gasteizko eta Arabako herritarrengana eramatea espero dugu.

ARTISTA PARTE-HARTZAILEAK

Ana Díaz de Espada, Blanca Sáez de Ibarra, Maite González Bentacor, Mari Paz Núñez, Mentxu Montenegro Miguelez, Mila Angulo, Pilar G.Barco, Marijo Lojo Escalante

Proiektuaren sortzaile, kudeatzaile eta koordinatzailea: Marijo Lojo Escalante

Sortzailea: Asociación Sociocultural Inspirarte

Sarbide mota

Sarrera doan

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.