Udalaren instalazioetara sartzeko urteko abonua
Gasteizek 250 kirol gune baino gehiago ditu zugandik oso gertu. Udalaren katalogoan 1.000 kirol ikastaro eta jarduera biltzen ditu. Abonamenduak erraztu egiten du horietan guztietan parte hartzea.
Abonamenduan aldaketak egin nahi dituzu, ezagutu nola.
Pausoz pauso
Abonatua izateak hainbat kirol instalaziotara sartzeko aukera ematen dizu:
Sarbide librea honako espazio hauetan:
- Udalaren 11 igerileku estaliak
- Udako igerilekuak (Mendi eta Gamarra)
- Hondartza boleibola
- Atletismo pista
- Aire librean kirola egiteko 25 instalazio baino gehiago, aldagelak eta dutxak dituztenak.
Prezio murriztua honako hauetan:
- Rokodromo-sarea
- Ariketa gelak
- Frontoiak
- Tenis, padel, badminton eta mahai-tenisa praktikatzeko pistak
Horrez gain...
- % 40ko murrizketa, kultura eta kirol arloko ikastaro-katalogo zabal batean izena emateko.
- KTM txartel birtuala (Kirol Txartela Mugiment). Doakoa da. Horren bidez beste hainbat udalerritako kirol instalazioetara doan sartzeko aukera izango duzu.
Ordainketa urtekoa da eta kostua aldatu egiten da adinaren eta dataren arabera. Matrikula-prezioak, halere, berdinak dira urte osoan. Simulazio bat egin daiteke kostua gutxi gorabehera kalkulatzeko.
Kostua kalkulatu
Hobariak daude familientzat, ikasleentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Hemen kontsultatu ahal dituzue hobari horiek eskuratzeko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Hobariak urte bakoitzeko abenduaren 31a baino lehen eskatu behar dira, hurrengo urtean jaso ahal izateko.
Abonuaren prezioa eta hobariak ordenantza fiskalen 8.4 epigrafean arautzen dira.
1. urratsa: Beharrezkoa da Herritarren Udal Txartela izatea (doakoa da).
2. urratsa: Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea izapidetu behar da.
Abonamenduaren baja egoitza elektronikoaren bidez izapidetu daiteke.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.