Komunitate Energetikoak abiatzeko ahokularitza-zerbitzua
Komunitate Energetiko bat abiatu nahi baduzu, aholkularitza-zerbitzua baliatu dezakezu zure zalantzak argitzeko. Zure galderak egin ditzakezu ondorengo gaiei buruz: administratiboak, juridikoak, legalak, gobernantzaren ingurukoak, komunitatearen sustapen eta garapenari buruzkoak, finantzaketa, laguntzak eta alderdi teknikoak, hala nola autokontsumoa, energia berriztagarriak, merkatu elektrikoa/gasa, faktura elektrikoa/gasa edota eraginkortasun energetikoa.
Ahokularitza-zerbitzu hau GoiEner kooperatibak kudeatzen du, Udalak sustatuta.
Nola erabili dezakezu aholkularitza zerbitzua?
Posta elektronikoaren bidez
Bidali zure galderak ondorengo posta elektronikora: info@kevg.eus
Aurrez aurre, hitzordua hartuta
GoiEnerren Konstituzio plazako bulegoetan. Hitzordua eskatu 945 29 06 42 telefonora deituz edo info@kevg.eus e-mailera idatziz.
Jendaurreko ordutegia 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara izango da. Ordutegi horretatik kanpo ere, eskaerei erantzungo zaie, salbuespenezko egoeretan.
Ohiko galderen dokumentua
Zure kontsulta egin aurretik, irakurri ohiko galderei buruzko dokumentua:
Komunitate Energetikoei buruzko galde-erantzunen bilduma
Aretoak erreserbatzea
Zure esku jartzen dugu udalerriko gizarte-etxeetan aretoak erreserbatzeko aukera, bizilagunen, enpresa txiki eta ertainen, saltokien eta autonomoen arteko bilerak antolatzeko, Komunitate Energetiko bat abiatu nahi badute. Horretarako, mezu bat bidali transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.