Ekonomia zirkularreko ingurumen-proiektuak

"Ekonomia zirkularra" kontzeptu ekonomiko bat da, iraunkortasunarekin zerikusi estua duena. Ekonomia zirkularraren helburua produktuen, materialen eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta denbora luzeenean iraunaraztea da, eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea. Asmoa ekonomia-molde berri bat ezartzea da, molde zirkularra (ez lineala), produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren "bizi-zikloa" ixteko printzipioan oinarrituta.

Aurrekariak

Gasteizen ekonomia zirkularraren ereduak aplikatzeko lan-ildo bat sortu zen 2017an. Gaikako bilketa-zerbitzuak hobetzeko eta udal-hondakinen sorrera murrizteko egin ohi diren ahaleginak alde batera utzi gabe, Udalaren Hondakinen Kudeaketarako Atalean bilketa- eta kudeaketa-zerbitzuen ikuspegia zabaltzea erabaki dugu, helburu hauekin:

  • Kontsumoaren eta udal-hondakinak sortzeko ereduetan eragitea, horiek hondakinak bildu eta kudeatzeko jarduerak baino lehenagokoak baitira.
  • Gasteizen sortutako udal-hondakinen zikloen itxiera bideratzea.

Ekonomia zirkularreko proiektuak

Zenbait proiektu sortu ditugu arlo horretan, jarraian azalduko ditugunak:

Konpondu

Konponketa-negozioen online bilatzailea. Konpondu proiektuak produktu eta materialak ahalik eta denbora luzeenean erabilgarri mantentzearen printzipioari jarraitzen dio. Xedea konponketaren bitartez gure objektuen bizitza luzatzea da, hartara kontsumo zirkularragoa sustatu, hondakin gutxiago sortu, eta baliabide natural gutxiago kontsumitzeko.

Konpondu proiektuaren webgunea.

BirGurpil

Bizikleta-gurpilak bildu eta kudeatzeko proiektua. Erabiltzen ez diren bizikleta-gurpilak jaso eta birziklatzen dira, eta udalerriko bidegorri sarerako seinaleztapen produktuak egiten dira.

Birgurpil proiektuaren webgunea.

Reutilizagune

Partikularrei zuzendutako zerbitzua, hainbat objektu mota (betiere egoera onean daudela) berrerabiliz bigarren bizitza eman diezaieten: gailu elektriko eta elektronikoak, etxetresna elektrikoak, jostailuak, altzariak, material informatikoa, kirol-gaiak, haurrentzako gaiak, eta liburuak. Objektu mota horietako aleak eman ditzake edonork, beste norbaitek har ditzan.

Reutilizagune proiektuaren webgunea.

Tamaina handiko hobjektu eta altzariak bildu eta kudeatzeko zerbitzua.

Tamaina handiko objektu eta altzariak (koltxoiak, somierrak, altzariak, besaulkiak...) biltzeko doako zerbitzua. Jar zaitez Zerbitzuarekin harremanetan telefonoz edo posta elektronikoz: objektuak zein egun eta ordutan, eta non utzi behar dituzun jakinaraziko dizute.

Tamaina handiko objektu eta altzariak biltzeko Zerbitzuaren webgunea.

Etxe- zein auzo-konpostajea

Hondakin organikoak jatorrian kudeatzen dira, eta baliabide bihurtzen. Dela etxe bakoitzeko baratze eta lorategietan jartzen diren banakako konpostagailuen bidez, dela bide publikoan dauden auzo-konpostagailuen bidez, non zenbait familiak ekartzen dituzten beren hondakin ekologiko organikoak.

Etxe- zein auzo-konpostajearen webgunea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.