Azaroak 30, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna

Azaroaren 30ean Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna(Beste leiho batean irekiko da) ospatzen da. Egun hori 2016tik ospatzen da, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen (AICE)(Beste leiho batean irekiko da) bultzadarekin. Elkarteak, 25 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, urtero eta egun honetan mundu mailan hezkuntzak aldaketarako eragile gisa duen garrantziaz jabetzea eta Hiri-eredu horren aldeko aliatu berriak batzea adostu zuen.

202ko edizioa: "Hiri Hezitzaileak, bakearen eta aukeren hiria"

Hiri hezitzaileak bake eta aukera guneak dira. Nabarmenak dira tokiko gobernuek segurtasuna eta ongizatea errespetatuko duten hiriak sortzeko egiten dituzten ahaleginak, non eskubideak bermatuko diren eta guztiontzako aukerak sortuko diren.

Baina, aldi berean, tentsio sozialen eszenatoki ere badira, eta gure kaleetako bizikidetza, lasaitasuna eta segurtasuna hondatzen duten indarkeria mota desberdinak sortzen dira. Desberdintasun sozioekonomikoak eta kulturalak daude indarkeria horren arrazoi nagusien artean, pertsonen askatasunaren eta ongizatearen aurka egiten baitu.

Horregatik, indarkeria-kulturak bakearen kultura bihurtzeko apustua da herritarren politika publikoak, programak eta ekimenak abian jartzea, aukera-berdintasuna lortzen laguntzeko, bizikidetza onerako jarrerak eta balioak transmititzeko, pentsamendu kritikoa sortzeko, eta pertsona guztien ongizatea eta garapena zaintzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=VG7oSGMHlvc(Beste leiho batean irekiko da)

Edizio honetarako proposamenak:

  • Adierazpen instituzionala “Hiri Hezitzailea, bakearen eta aukeren hiria”.
  • Santa Barbara plaza - 2022ko abenduaren 2a, 18:00etatik 20:00etara. Zatoz gurekin Nazioarteko Eguna ospatzera.
  • Ospakizunerako Kartela.
  • Ekintza aipagarriak.
  • Origami
  • Irakurketa partekatua.Vitoria-Gasteizko Hiri Hezitzailearen jardueren hasieran, paragrafo hau irakurtzea proposatzen da:
    • ”Azaroaren 30ean mundu osoko ia 500 hiritan ospatzen da Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna eta zuekin batera ospatzeko aukera aprobetxatu nahi genuen.
    • Bertaratzen zareten jarduera Vitoria-Gasteizko Udalak 2022-2023 ikasturterako diseinatu dituen 200 hezkuntza-jardueretako bat da, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartzeagatik, horri esker gure hiria gero eta gehiago baita hiri hezitzailea”.
  • Hezkuntza XXI. mendean. Zertarako hezten dugu? Itzaldia online 13:00 – 15:00 o.

Izena eman(Beste leiho batean irekiko da)

Aurreko edizioak

Bost kontinenteetako 20 herrialdetako 340 udalerri baino gehiago batu dira 2016tik.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.