Adinekoentzako prebentzio eta segurtasun neurriak
Gasteiz hiri lasaia da, baina adinekoen eguneroko bizimodua seguruagoa izan dadin hainbat neurri kontuan hartzea komeni da.
Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa
Udaltzaingoak hitzaldiak ematen dizkie adinekoei, delituak maizen egiten diren lekuak identifikatzen ikas dezaten, eta lapurreta, iruzur edo maula baten biktima ez izateko prebentzio neurriak har ditzaten, etxe barruan zein etxetik kanpo.
Parte hartu nahi baduzu 945 16 14 74 telefono zenbakira deitu edo www.vitoria-gasteiz.org/udaltzaingoa web-orrian sartu informazioa eskatzeko.
- Kontsulta ezazu "Lapurretak eta iruzurrak prebenitzeko adinekoentzako gida".
- Kontsulta itzazu "Lapurreten eta iruzurren biktima ez izateko aholkuak".
- Kontsulta itzazu "tocomocho"" iruzurrari buruzko informazioa.
- Kontsulta ezazu Etxez-etxeko salmenta erasokorrei eta iruzurtiei buruzko kontsumitzailearen gida.
Bide Hezkuntza
Adinekoek dute trafiko istripuak izateko arriskurik handiena. Adineko oinezko zein gidarien istripuak saihesteko, Udaltzaingoak hainbat hitzaldi ematen ditu oinez joatean zein gidatzean adinekoek izan ditzaketen arriskuak jakinarazteko. Parte hartu nahi baduzu 945 16 14 74 telefono zenbakira deitu edo www.vitoria-gasteiz.org/udaltzaingoa web-orrian sartu informazioa eskatzeko.
Kontsulta ezazu "Aholku gida. Trafikoak ez dezala zure bizi-kalitatea aldatu".
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.