Gardentasuna - DAM indizea

Ikerkuntza talde, gizarte eragile eta administrazio publikoek osatzen duten Gardentasun publikorako elkarteak Dyntra abiarazi du, hau da, gardentasun publikoan oinarritutako indize dinamikoen lehen multzoa. Horren helburua da gobernu, administrazio publiko, alderdi politiko, kargu hautetsi eta gizarte eragileen informazio publikoa modu dinamiko, eraginkor, garden eta irekian neurtzea.

Indize multzo horretatik, DAM indizea 15.000 biztanletik gorako udal eta udalerriez arduratzen da. Indize dinamikoa da, aztertzen den erakundeak une oro eguneratu dezakeena, eta 147 adierazlek osatzen dute.

Indize hori kudeatu eta betetzeko www.dyntra.org plataforma teknologikoa baliatzen da, eta betetze mailaren ebaluazio irekia egiten du, erakunde publiko motak sailkatzen dituen indizean adierazitako estandarrak kontuan hartuta https://www.dyntra.org/poi/ayuntamiento-de-vitoria-gasteiz/(Beste leiho batean irekiko da) helbidean, neurtutako adierazle bakoitza baloratutako informazioarekin lotzen da eta, ondorioz, edonork egiazta ditzake argitaratutako datuak.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: