Goalball: Ikusteko desgaitasunarekiko sentsibilizazioa-Udaleko hezkuntza jarduerak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna
Deskribapena
Goalball-a itsuentzat edo ikusmen-urritasuna dutenentzat berariaz sortutako kirol paralinpiko bakarra da. Pilotaren ibilbidea antzemateko entzumena erabili behar da, baloiak barruan kriskitinak baitaramatza. Hori dela eta, espazioan orientatzeko gaitasun handia eskatzen du, baloia harrapatu, zelaian estrategikoki kokatu eta jaurtitzeko. Ikasleek antifaze opakuak eramango dituzte, jokalarien ikusgarritasun falta sentitzeko.
Goalball-a praktikatuz, ikasleak ikusmen-desgaitasunaren mundura hurbilduko dira, eta oso ikuspegi praktiko eta erreala jasoko dute itsuen munduaz eta ikusmen urritasunaz, oro har. Kolektibo horrek eguneroko bizitzan izaten dituen zailtasunak ezagutuko dituzte, desgaitasun-egoerekiko jarrera enpatikoa gara dezaten .
Era berean, ikusmenaren zaintzan eta ikusmen-arazoen prebentzioan eragin nahi da, eta, horretarako, Itxaropenak prestatutako Ikusmenaren Higienerako Aholkuak materialak erabiliko dira.
Jarduera bi ataletan garatzen da. Lehena teorikoa da: ikusmen-desgaitasunari eta ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako laguntzei buruzko informazioa eskaintzen da, bai eta goalballaren oinarrizko nozioak eta ikusmen-higiene egokirako aholkuak ere, ikus-entzunezko material erakargarriaren eta ikusmen-desgaitasuna duten sintomak simulatzeko betaurrekoen bidez. Bigarren zatian, goalball kirola praktikan jarriko da, sei pertsonako taldeetan.
Balioak
Gizalegea, ekitatea, inklusioa, lankidetza eta enpatia.
Helburuak
- Ikasleek dibertsitate funtzionalarekiko eta zehazki ikusmen desgaitasunarekiko enpatia ahalmena garatzea.
- Kirolaren bidez ikasleei ikusmen desgaitasunera hurbiltzea.
- Ikusmen ezindu baten aurrean zuzen eta elkartasunez jokatzeko modua irakastea.
- Begi-higieneko ohitura errazak aurkeztea, begien osasuna zaindu eta begi patologiei aurrea hartzeko balio dutenak.
- Lankidetza eta talde-lana sustatzea eta helburu komunak lortzeko duen balioaz ohartzea.
Hartzaileak
DLHko 5. eta 6. mailako ikasleak
Antolamendua
- Lekua: ikastetxeetan bertan. Ikus-entzunezko gela eta kiroldegia behar dira.
- Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
- Iraupena: bi ordu
- Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
- Ordainketa: ez.
- Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
- Kolaboratzailea: Itxaropena, Arabako Ikusmen Urritasuna duten pertsonen elkartea.
- Harremanetarako: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua 945 16 20 23 / bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.