Gustuko dugu jende ezberdina - Udaleko hezkuntza jarduerak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna
Deskribapena
Jarduera DLHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat da, maila horietan lantzen dutelako burmuinaren funtzionaltasuna, mugimendua, lokomozio-aparatua, zentzumenak..., Une egokia garun-paralisiaz eta ondorioez hitz egiteko.
Horretarako, parte-hartzeko hitzaldiez gain, ikus-entzunezko materiala erabiliko da laguntza teknikoak, komunikazio alternatiborako panelak, kirol egokitua zer den erakusteko. Jarduera talde bakoitzaren beharren arabera moldatuko da.
Balioak
Gizalegea, ekitatea, inklusioa.
Helburuak
Ezintasuna, garun-paralisia eta antzeko gaixotasunak ezagutaraztea, sortzen dituzten egoeraz sentsibilizatzea eta irudi positiboa ematea.
Hartzaileak
DLHko 3. eta 4. mailako ikasleak
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean bertan.
- Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
- Iraupena: 45 minutu.
- Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
- Ordainketa: ez.
- Saioa egiten den bitartean gelan irakaslea egotea ezinbestekoa da.
- Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
- Kolaboratzailea: ASPACE- Garun paralisia dutenen Arabako elkartea.
- Harremanetarako: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua 945 16 20 23 / bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.