Udaleko hezkuntza jarduerak - Jar zaitez haien lekuan, jolasten

Bizikidetza eta aniztasuna

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta aniztasuna

Izena eman online

Deskribapena

Ipuin-kontaketa eta lantegi ludiko-kooperatiboa.

Bi fabula, bi protagonista eta animalia asko dira lantegi honen oinarria, koloretako marrazkiez lagunduta, non ikasleak istorioaren benetako protagonistak diren. Gizakien ezaugarriak dituzten bi animaliak (galeper migratzaile ausart bat eta arautik ateratzen den sorgin-orratza) zailtasunez betetako bidea igaroko dute eta beren ahaleginari eta beste animalia batzuen laguntzari esker gaindituko dute. Tonu ludikoan idatzitako istorioen bitartez, pertsonen aniztasunarekiko enpatia bultzatuko da.

Kontakizunen ondoren, parte-hartzaileek pertsonaien bizi igarotzea irudikatuko dute antzerkiaren bidez, eta beraien inpresioak, sentimenduak eta bizikidetza-proposamenak partekatuko dituzte.

Balioak

Gizalegea, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Pertsonen aniztasunarekiko enpatia garatzea.
  • Elkarlana eta talde-lana sustatzea.

Hartzaileak

LHko 2. mailako ikasleak.

Antolakuntza

  • Lekua: jarduera ikastetxean bertan egingo da, gela handi batean.
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
  • Iraupena: ordu eta erdiko saio bat.
  • Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz edo elebiduna.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar.
  • Ordainketa: ez.
  • Saioa egiten den bitartean gelan irakaslea egotea ezinbestekoa da.
  • Oharrak: izena-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatu beharko dute jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Harremanetarako: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua 945 16 20 23 / bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.