Enplegua eta prestakuntza - Gazteentzako enplegua

Genera 30 Proiektua

Gaztea bazara hainbat baliabide izango duzu zure esku, helmuga profesionalak lortzen lagunduko dizkizunak.

Baliabideak

  • Ikasketak aukeratzeko informazioa eta aholkuak: argi ez badakizu zer ikasi nahi duzun, edo ez badakizu zein prestakuntzak dituen lanerako aukera handiagoak, edo ikasketak amaitu badituzu eta masterrak eta hobekuntzarako ikastaroen bila bazabiltza, honakoa eskaini ahal dizugu:
    • Zure kasua entzun eta daukazun errealitaterako ongien egokitzen diren aukerei buruzko aholkuak eskainiko dizkizun pertsona batekin hitz egitea.
    • Gida bat online, ikasketei eta irakasleei buruzko informazioa aurkitzeko: GPS gida.
  • Enplegua bilatzeko orientabidea eta laguntza espezializatua: curriculuma nola egin, zer egin zure hautagaitza nabarmentzeko, nola iritsi argitaratuta ez dauden eskaintzen merkatu ezkutura... laguntza behar baduzu, eskatu hitzordua orientatzaile batekin hitz egiteko eta bien artean zure helburuak lortzeko ekintza plan bat landuko duzue.
  • Lanbiden izena ematea edo eskabidea eguneratzea: Euskal Enplegu Zerbitzuan alta emango dizugu, edo zure informazioa eguneratu, prestakuntza-ikastaroetan, enplegu-eskaintzetan, Lehen Aukeran, enplegu-planetan....sartzeko aukera izan dezazun.
  • Lana bilatzeko entrenamendua: talde hainbat dinamiken bitartez, lagundu egingo dizugu zeure gaitasun pertsonala aurkitzen eta garatzen, zeure ezberdintasunak identifikatzen eta zure marka pertsonala azpimarratu eta indartzen. Informazioa eta izen-ematea.
  • Hazia 23: Gasteizko Udalak martxan jarri duen proiektu bat da, Gazte Planaren esparruan. Langabezian dauden pertsonei, 23 urte baino gutxiagokoei, oinarrizko formakuntza bukatuta edo bukatu gabe dutenei, eta lan-esperientzia esanguratsurik ez dutenei zuzenduta dago. u_5d121c57_16bbc5b9ef3__7d79 Hazia 23 proiektuari buruzko informazio gehiago.
  • Beste erakundeei buruzko informazioa eta enplegua lortzeko erabilgarriak izan litezkeen baliabideak: Gazteen enplegurako baliabideen gida.
  • Lan eskaintzak eta praktikei buruzko informazioa: "Adi egon!".
  • Genera 30 (bukatuta): Udalak abian jarri duen proiektua da, gazte batzuek lan-munduan txertatzeko dituzten aukerak hobetzeko asmos, behar diren prestakuntza eta lan-esperientzia ez izateagatik ez baitute lan-merkatuan enplegua lortzerik. Informazio gehiago.

Harremanetarako

Informazio gehiago edo orientatzailearekin hitzordua nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 945 161224 telefonoan edo Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegian - CETIC (Castro Urdiales kalea, 10).

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: