Udaleko hezkuntza jarduerak- Bideo-jokoak eta Giza Eskubideak lantzeko baliabideak

Bizikidetza eta aniztasuna

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna

Izena eman online

Deskribapena

Irakasleei ikasgelan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala azaltzeko laguntza emateko, Fernando Buesa Fundazioak hainbat baliabide aurkezten ditu.

Erakusketa ikastetxean

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikuluen inguruko erakusketa. "Giza Eskubideen aldeko tira" ikastetxean bertan bi astez jartzen da, eta formatu txikiko 30 biñeta grafikoz osatuta dago (29,5 x 42 cm). Aldez aurretik izena eman behar da.

Informazio lagungarria: Guía Didáctica La Tira DDHH(Beste leiho batean irekiko da) (pdf) | Museoa online: Giza Eskubideen aldeko tira(Beste leiho batean irekiko da)

Giza Eskubideen inguruko Bideo-jokoak

Bloggers of Concordia

Gazteei abentura birtual bat proposatzen zaie, bere bizitzarekin lotura zuzenagoa duten Giza eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutzeko, egunerokotasunean sortzen diren gatazken bidez, ikasitakoa beren esperientzia pertsonalarekin lotzen.

Lau kapitulu daude eskuragarri Giza Eskubideen Adierazpenaren bost artikuluekin lotuta:

  • Erlijo askatasuna - 18. artikulua
  • Diskriminazioari stop! - 2. artikulua
  • Amodio madarikatua - 1. artikulua
  • Asilo-eskubidea - 14. artikulua
  • Izua sarean - 3. artikulua

Webgunea: Bloggers of Concordia bideo-jokoa(Beste leiho batean irekiko da)

Manrais

Giza Eskubideetan oinarritutako jokoak bederatzi maila dauzka. Jokoaren garapenean protagonistek sortzen diren egoerak gainditu beharko dituzten, beraien adimena erabiliz, eta aurrera egin ahala, mini-joko batzuk desblokeatuko dira (Jelly snakes, Arkan blocks...). Bideo-jokoaren gida didaktiko bat dago Manrais gida didaktikoa(Beste leiho batean irekiko da) pdf irakasleek eduki guztien berri izateko, eskolaka planifikatu eta ikasleak material digital horrekin bideratu ahal izateko.

Webgunea: Manrais bideo-jokoa(Beste leiho batean irekiko da)

Interesgarria(Beste leiho batean irekiko da)

Giza Eskubideen inguruko Bideo-jokuak

ikono urdinal "Bloggers of Concordia" Bideo-jokoa"(Beste leiho batean irekiko da) online

Gazteei abentura birtual bat proposatzen zaie, bere bizitzarekin lotura zuzenagoa duten Giza eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutzeko. Egunerokotasunean sortzen diren gatazken bidez, gazteek artikulu horiek ezagutuko dituzte, ikasitakoa beren esperientzia pertsonalarekin lotuz.

Giza Eskubideen Deklarazioko sei artikuluri lotutako atal daude eskuragarri:

  • Erlijio askatasuna – 18. artikulua
  • Diskriminazioari stop!2. artikulua
  • Amodio madarikatua – 1. artikulua
  • Asilo-eskubidea – 14. artikulua
  • Izua sarean – 3. artikulua

ikonourdina "Manrais" Bideo-jokoa(Beste leiho batean irekiko da) online

Giza Eskubideetan oinarritutako jokoa da, eta bederatzi maila ditu. Haren garapenean, pertsonaia protagonistek hainbat egoerari aurre egin behar diote, eta, horietan, asmamena erabili beharko dute aurrera egiteko, eta zenbait joko txiki desblokeatu (Jelly snakes, Arkan blocks…). Bideojokoari buruzko gida didaktiko bat dago (Manrais(Beste leiho batean irekiko da) gida didaktikoa  ), irakasleek eduki guztiak ezagut ditzaten eta beren eskolak planifikatu eta ikasleak material digital horrekin orientatu ahal ditzaten.

Balioak

Gizalegea, sormena, bakearen kultura.

Helburuak

  • Irakasleei ikasgelan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala azaltzeko laguntza ematea.
  • Eskolarekin eta familiarekin elkarlanean aritzea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarritutako balioak trasmititzeko.
  • Gazteei baliabideak eskaintzea Giza eskubideak betetzen ez direnean edo urratzen direnean konturatu daitezen eta irizpideak eta iritziak garatzeko gauza izan daitezen.

Hartzaileak

DLHko 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleak, gurasoak, irakasleak, beste talde batzuk

Antolamendua

Informazioa

  • Antolatzailea: Fernando Buesa Fundazioa
  • Koordinatzailea: Alkateratzearen eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Harremanetarako: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua 945 16 20 23 / bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.